Errusia-Txetxenia gatazka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusia-Txetxenia gatazka
Txetxeniaren kokapen Errusian
Data1785 - egun
LekuaIparraldeko Kaukaso
Emaitzamartxan
Gudulariak
 Txetxenia  Errusia

Errusia-Txetxenia gatazka (errusieraz: Чеченский конфликтtranslit.: Chechenskiy konflikt; txetxeneraz: Нохчийн-Оьрсийн дов) mende luzeetako gatazka etniko eta politiko bat da, askotan armatua, errusiar, sobietar eta errusiar inperialen gobernuen eta hainbat indar txetxenen artean. Gatazkaren azken fasea Sobietar Batasuna 1991n desegin ondoren hasi eta mugimendu separatista eta txetxenen zapalkuntzarekin amaitu zen.[1] Liskar formalak 1785ean hasi baziren ere, gatazkaren elementuak askoz ere garai urrunagokoak dira.[2]

Errusiar Inperioak, hasiera batean, interes gutxi izan zuen Iparraldeko Kaukason: Errusiarentzat Georgia bere aliatu eta, Persiar eta Otomandar Inperioak bere etsaiekin, komunikazio bide bezala baino ez zen. Hala ere, eskualdean errusiar jarduerek eragindako tentsio gero eta handiagoek, 1785ean errusiar presentziaren aurkako txetxen altxamendu bat eragin zuten, ondoren, liskar gehiago eta 1817an Kaukasiako Gerraren eztanda. Errusiak 1862an bakarrik izan zuen arrakasta txetxen matxinoen errepresioan.

Errusiako Gerra Zibilaren garaian, txetxenak eta Kaukasoko beste herri batzuk independentzian bizi izan ziren urte batzuetan, 1921ean sobietartuak izan aurretik. Bigarren Mundu Gerran, txetxenek alemaniarren inbasioa sobietar erregimenaren aurka berriro matxinatzeko aukera gisa ikusi zuten. Horri erantzunez, sobietarrek erdialdeko Asiara deportatu zituzten, eta 1957ra arte bertan egon behar izan zuten.

Txetxenen eta Errusiako Federazioaren gobernuaren arteko gatazkarik berriena 1990eko hamarkadan piztu zen. Sobietar Batasunaren desintegrazioaren ondoren, separatista txetxenek independentzia aldarrikatu zuten 1991n. 1994. urtearen amaieran, Lehen Txetxeniako Gerra piztu zen, eta bi urteko borrokaren ondoren, errusiar indarrak eskualdetik erretiratu ziren. 1999an, borrokak berriz hasi ziren, eta hurrengo urtean, Errusiak Txetxeniaren gaineko kontrola ezarri zuenean, amaitu ziren.

Gaur egun txetxen independentisten helburua Kaukasoko Emirerria izeneko nazio bat sortzea da, bere hiriburua Grozni delarik. Estatu islamiko baten erregimena izango litzateke eta xaria nagusituko litzateke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Chechnya – Narrative. University of Southern California.
  2. (Ingelesez) Chronology for Chechens in Russia. University of Maryland.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]