Eslabiar dantzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eslabiar dantzen lehen saila Dvorken Wassman jaunari eginiko eskaintzarekin.

Eslabiar dantzak Antonin Dvorak txekiar konposatzaileak 1878 eta 1886 bitartean orkestrarentzat konposatutako 16 lanen sail bat da. Bi taldetan argitaratu ziren: Opuz 46 eta Opus 72. Jatorrian lau eskura jotako pianoarentzat idatzia, eslabiar dantzak Johannes Brahms alemaniar konposatzailearen hungariar dantzetan inspiratu ziren. Dvoraken argitaletxeak eskatuta konposatuak izan ziren. Musika lanak, animatuak eta nabarmenki nazionalistak, bere garaian ondo hartuak izan ziren, eta gaur egun konposatzaile honen lanik gogoangarrienen artean daude, batzuetan kultura herrikoian agertuz.

Konposaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslabiar Dantzak Op. 46 argitaratu baino lehen, Dvorak konposatzaile nahiko ezezagun bat izan zen. Horren ondorioz, Austriar Estatuaren Musikaren Sariaren beka eskatu zuen, bere konposaketa lana finantzatzeko asmoz. Saria 4 urtetan 3 aldiz irabazi ondoren (1874, 1876 eta 1877) Johannes Brahmsek, beka emateko ardura zuen batzordeko kide bezala, Dvoraki bere editorea aurkeztu zion, Fritz Simrock. Simrockek argitaratutako Dvoraken lehen lana Moravian duets izenekoa izan zen, arrakasta izan zuena. Animatuta, Simrockek konposatzaileari antzeko ezaugarriak zituen dantza batekin zerbait idazteko eskatu zion.

Nola hasi ez zekiela, Dvorakek Brahmsen hungariar dantzak erabili zituen eredu bezala, baina soilik eredu bezala, bi lanen artean diferentzia garrantzitsu batzuk baitaude. Adibidez, Brahmsek Hungariako melodia herrikoiak erabili zituen bitartean, Dvorakek soilik eslabiar musika herrikoiko erritmo bereizgarriak erabili zituen: melodiak erabat bereak dira. Simrock berehala harrituta geratu zen Dvoraken musikagatik (jatorrian lau eskurekin jotzeko pianoarentzat idatzia) eta konposatzaileari orkestrarentzako bertsio bat eskatu zion. Bi bertsioak urte berean argitaratu ziren, eta berehala lortu zuen Dvorakek nazioarteko ospea. Dvoraken Op. 46ko dantzen arrakasta handiak Simrock 1886an beste Eslabiar Dantza talde bat eskatzera eraman zuen. Eslabiar dantzen hurrengo sailak, Opus 72a, mundu mailan antzeko harrera izan zuen.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dvorakek bere musika oinarritzen duen dantza moten artean furianta, dumka, mazurka, sousedska, odzemeka, spacirka, skočna, koloa eta polonesa daude. Lan bakoitzaren ikuskizun oso batek 40 minutu inguru irauten du.

Opus 46[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1.a do maiorrean (Furiant)
  • 2.a mi minorrean (Dumka)
  • 3.a la bemol maiorrean (Polka)
  • 4.a fa maiorrean en (Sousedská)
  • 5.a la maiorrean (Skočná)
  • 6.a re maiorrean (Mazurka)
  • 7.a do minorrean (Skočná)
  • 8.a sol minorrean (Furiant).

Opus 72[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetako dantzak, batzuetan lehenetatik bananduta zenbatzen dira eta beste batzuetan 9tik 16rako zenbakiekin. Edizio gehienek bi zenbakiak ematen dituzte.

  • 1.a (9) si bemol maiorrean (Odzemek)
  • 2.a (10) Mi minorrean (Starodávny)
  • 3.a (11) fa maiorrean (Skočná)
  • 4.a (12) re bemol maiorrean (Dumka)
  • 5.a (13) si bemol minorrean (Špacírka)
  • 6.a (14) si bemol maiorrean (Starodávný ( "antzinakoa"))
  • 7.a (15) do maiorrean (Kolo)
  • 8.a (16) la bemol maiorrean (Sousedská)

Orkestazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurrezko haize musika tresnak

Metalezko haizezko musika tresnak

Perkusiozko musika tresnak

Harizko musika tresnak: 1.a 2Biolin

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]