Esne-gain gordin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne-gain gordin
fermented milk product (en) Itzuli eta esneki
Raspberries with crème fraîche and sugar.jpg
Osagaiakesne-gaina
Historia
JatorriaFrantzia

Esne-gain gordina[1] edo esne-gain freskoa krema zuri, gantzatsu (% 30-40 gantz, % 15 laktosa) eta, dituen hazitako bakterioen ondorioz, arinki garratza da. Alabaina, haren antzeko esne-gain garratza baino gantzatsuagoa da, eta ez hain garratza. Jatorrian, esne-gain gordina frantziar espezialitate bat zen, baina gaur egun Europa osoan zehar hedatuta dago eta bertako sukaldaritzetan oso erabilia da: adibidez, supermerkatu gehienetan potoetan salgai dago. Laktosari intolerantzia dioten pertsonentzat laktosa kopuru txikiagoak dituzten barietate komertzial bereziak daude.

Elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esne-gain gordina pasteurizatu gabeko esne-gainan lactobacillus kultiboak gehituz lortzen da, bakterio horiek esne-gain garratza eta gantzatsua izan arte garatzen utziz. 18 eta 40 ordu bitartean 20 eta 40 °C arteko tenperatura behar dute bakterioek esnearen azukrea azido bihurtzeko. Jarraian, eta prozesua amaitzeko, esne-gaina pasteurizatu egiten da. Horregatik, ezin da pasteurizatutako krema batetik abiatuta egin: esne-gain horretan, bakterio faltak usteltzea eragingo luke, ozpinarekin garraztu beharrean.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, esne-gain gordina, esne-gain garratza bezala, plater gehienetan erabiltzen da, baina lehenak bi abantaila ditu, ordea: esne-gain garratz bihur daiteke eta ez da irakitean mintzen. Esne-gain gordina barietate likidoago batean ere badago, esne-gain mehe deritzona. Merkatuan badaude aldaerak zenbait osagairekin, baratxuria eta usain belarrak horien artean. Gehienetan, zopak eta pureak egiteko erabiltzen da.

Aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esne-gain gordina izan ezean, nahikoa da ozpin koilarakada bat jartzea gutxi gorabehera bi katilu esne-gainetan, eta guztia ondo nahastu. Esne-gain gordinaren ordezko gisan erabat balio dezake. Esne-gaina harrotuz eta ondoren limoi ura gehituz eta ondo nahastuz ere egin daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nola erran hiztegia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]