Edukira joan

Usain belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohiko usain belarrak: ezkaia, oreganoa eta erromeroa.

Usain belarrak[1] edo belar aromatikoak[2], edo adiera zabalagoarekin landare aromatikoak, batzuetan belar onak, sukaldaritzan edo lurringintzan erabiltzen diren landare usaintsuak dira, ezaugarri aromatiko edo ongailuengatik. Batez ere hostoak (eta zurtoin berteak) erabiltzen dira, eta maiz freskoak, espeziak ez bezala, non lehorrak edo xehatuak erabiltzen diren, eta maiz hostoak ez diren atalak diren (azalak, fruituak, sustraiak eta abar). Nutrizioan duten balioarengatik kontsumitzen diren barazkiak eta beste landare batzuk ez dira kategoria honetan sartzen normalean.[3][4][5]

Belar finak esapideak, era hertsian, lau belarren nahasketa adierazten du: tipulina, apoperrexila, binagrera eta perrexila. Frantziako sukaldaritzaren maiz erabiltzen dira[6].

Euskal Herriko sukaldaritzan gehienbat menda, perrexila eta baratxuria erabili izan dira.

Usain belarrak sendagaiak eta koloniak egiteko ere erabiltzen dira, "sendabelar" kategorian sartuz.

Landare aromatikoek jatorri askotarikoa dute, bai geografikoki, bai botanikoki. Landare askok hezetasun edo tenperatura baldintza oso zehatzak behar dituzte beren propietate guztiak emateko. Horrela, ezkai olio esentzialen konposizioa nabarmen aldatzen da laborantza baldintzen eta lekuaren arabera[7].

Batzuk landare belarkarak dira, zeinen zurtoin eta hostoak jan daitezkeen. Beste batzuk landare zurkarak dira, bai zuhaixkak (hala nola, izpiliku fina zeina batez ere loreetarako hazten den) edo benetako zuhaitzak (hala nola, ereinotza, zeinaren hostoak erabiltzen diren).

Batzuk landare iraunkorrak dira, beste batzuk landare biurterokoak edo urterokoak.

Landare belarkarak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilitako landare belarkarak, oro har, hiru familia botanikokoak dira:

"Belar finak" deritzenak, oro har, entsalada lurrintzeko edota eltzekariak aromaz dotoretzeko erabiltzen diren baratzeko aromatiko guztiak dira. Halaz ere, adiera hertsian, lau dira landare usaintsu tradizionalak frantses sukaldaritzan:

Autore batzuek gaitun txikia (Sanguisorba minor) ere hartzen dute halakotzat.

Codex Alimentarius programak —Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) baterako programak— jan-edanak apailatzeko belarrak honela definitu ditu: "Janariak ontzeko belarrak, landare belarkaren hosto, lore, zurtoin eta sustraiak dira, eta aski kantitate txikitan erabiltzen dira janari-edariei gustua (zapore eta usaina) emateko, ongailu gisa. Fresko daudela edo modu naturalean lehortuta erabiltzen dira.”[8]

Landare zurkarak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare aromatiko batzuek zuhaixka txikiak osatzen dituzte, zurezko zurtoinekin.

Lamiazeo batzuk, adibidez ezkaia, salbia, mendaroa, oreganoa, azitraia edo isipu-belarra, landare zurkarak dira eta, oro har, atal gazteak biltzen dira. Beste batzuk, izpiliku fina esaterako, loreak biltzeko erabiltzen dira.

Lauraceae familiako landare aromatiko batzuk zuhaitzak dira, hala nola ereinotza (erramua), hostoengatik estimatua, eta kanelondoa (Cinnamomum verum), azalagatik estimatua eta kanela ematen duena.

Belar-zerrendak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen gure artean ohikoak ziren eta aspaldi honetan sartu diren ezagunenetako batzuk:

Historian zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Usain-belar». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  2. Euskalterm, Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia, 2009 (noiz kontsultatua: 2024-09-01)
  3. Diccionari de la llengua catalana. .
  4. Herb: culinary and medicinal plant. .
  5. Cambridge dictionary: herb. .
  6. Julia Child, Mastering the Art of FrenchCooking I. lib. 18. orr.
  7. (Frantsesez) Ezakia, Phytomania webgunean, 2015-10-26
  8. FAO. (2018). DRAFT AND PROPOSED DRAFT REVISION OF THE CLASSIFICATION OF FOOD AND FEED: CLASS A: PRIMARY FOOD COMMODITIES OF PLANT ORIGIN. TYPE 05: HERBS AND SPICES. DRAFT REP18/PR.. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]