Smetana (esnekia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Smetana (esnekia)
sour cream (en) Itzuli, Q26868866 Itzuli, Q26868442 Itzuli, Q26868628 Itzuli eta food product (en) Itzuli
Smietana.JPG
Osagaiak esne-gaina
Historia
Jatorria Errusia

Smetana izeneko jaki hau Europa erdialde eta ekialdeko sukaldaritzetan oso ohikoa den esneki bat da.

Crème frâichearen oso antzeko krema garratz bat da, bere testura eta zaporeagatik bereizten dena. Eslabiar hizkuntza askotan, errusiera eta ukraineraz Сметана, polonieraz śmietanka, txekieraz smetana eta eslovakieraz smotana, esnegaina esan nahi du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio bidezko hartziduraren bidez lortzen da eta bere kontserbazio maila baxuagatik bereizten da. Smetana elaboratzaileen marka ezberdinak alderatzen direnean, koipe eduki maila ugari dituztela ikus daiteke, %10a (arina) eta %70 (sendoa) bitartean dagoena. Errusiar supermerkatuetan topa daitezkeen ohikoenak %20, %30 eta %42 koipe materia dutenak dira. Smetanaren konposaketan gelatina bezalako sendotzaileak ere gehitzen dira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa da eslaviar sukaldaritzetan eta ohi jaki batzuek olioztatzeko erabiltzen da, jaki horietatik ospetsuenetako bat borschta delarik, platerean smetanazko "mendixka" batekin zerbitzatzen dena. Betekin bezala ere erabiltzen da, Blinietan kasu. Olioztatze bezala erabiltzen den kasuetako bat Ovoxnoy entsaladan da, smetanarekin lagundutako tomate, pepino eta tipulaz egiten dena.

Sarri nahasten da bere izen bera daraman saltsarekin, "smetana saltsa", ordezko bezala erabiltzen dena eta yogurrarekin (edo esnegainarekin) eta bere garraztasuna simulatzen duen limoiarekin egiten dena.

Ez da abizen bereko musikariarekin nahastu behar, Bedrich Smetanarekin alegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.