Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea
Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Espainia |
webgune ofiziala |
Lehen Mailako Arretako Espainiako Pediatria Elkartea (AEPap siglaz ezaguna, bere gaztelaniazko izenagatik) Espainian lehen mailako arretan diharduten pediatren elkarteen federazioa da, izaera zientifiko eta profesionala duena, irabazi-asmorik gabekoa, eta martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak arautua, zeinak elkartzeko eskubidea eta gainontzeko arau osagarriak arautzen dituen.
Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartea Elkarteen Federazio modura antolaturik dago, federaturiko Elkarte edota Sozietate desberdinek osatua; halaber, antzeko helburuak edota funtzioak dituzten beste Elkarte edo Federaziorekin federazioa osatzeko aukera izango du. Gaur egun, Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartea Espainiako Pediatria Elkartearen (AEP) atala da.
Argitalpen ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Revista Pediatría de Atención Primaria (ISSN 1139-7632): jatorrizko ikerkuntza-artikuluak biltzen ditu (gaztelaniaz zein ingelesez), berrikuspenak, ohar klinikoak eta zuzendariari gutunak biltzen ditu.
- Famiped (ISSN 1989-452X): aldizkari elektronikoa, doako sarrera irekikoa, gaixoei zein gurasoei zuzendua.
- Fapap (ISSN 2171-6811): harpidetza bidezko aldizkari elektronikoa, mediku pediatrei zuzendua.
- Evidencias en Pediatría (ISSN 1885-7388): doako sarrera irekiko aldizkari elektronikoa, profesionalei zuzendua.
- Familia y Salud: doako sarrera irekiko web orria, gaixoei eta gurasoe zuzendua.
- Respirar - To breathe: doako eta sarrera irekiko web orria, gaixoei eta gurasoei zuzendua, asmarekin eta arnas-aparatuko beste gaixotasun batzuekin loturiko edukiak biltzen dituena
Jarduera Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguneratze Ikastaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen Mailako pediatren interesekoak diren gaiak aurkezteko eta eztabaidatzeko Eguneratze Ikastaroa egin ohi da urtero.[1] Interes handia pizten du pediatren artean, eta maila zientifiko jasoa eta eskuzabal diharduten duten irakasleak biltzen ditu. 2013ko otsailean, 10. edizioa burutu da.[2]
Lantaldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lankidetza, Inmigrazio eta Adopzio lantaldea.
- Barne Mediku Egoiliarren (BaME) Irakaskuntzarako lantaldea.
- Osasunerako Heziketa lantaldea.
- Ikerkuntza lantaldea.
- Ebidentzian Oinarrituriko Pediatria lantaldea.
- Previnfad, haurtzaroan eta gaztaroan prebentzio-jarduerak eta osasunaren babesa bultzatzeko gomendioak.
- Loari buruzko lantaldea.
- Arreta Eskasia eta Hiperaktibitatea Asaldurarako lantaldea.
- Arnasbideetako lantaldea.
Federaturiko Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun, AEPap-ek bere barnean federaturiko elkarteak Estatuko erkidego autonomo gehienetan daude: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariar Uharteak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoa.
AEPap-ek babesturiko ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ABE Gida (Guía-ABE): Infekzioen tratamendua pediatria arloan. Tratamendu antibiotiko enpirikoa aukeratzeko gida azkarra.
- G-Pediatria. Guía rápida de dosificación práctica en Pediatría.
- Pediaclic. Osasun pediatrikoari buruzko bilatzeaileaBuscador de información sanitaria pediátrica.
- Internet kontsultan: beharrizan bat (Internet en la consulta: una necesidad)
Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Guía práctica sobre consultas pediátricas frecuentes en farmacia comunitaria. Farmaziako urteko ekimenik onenei Saria, Correo Farmacéuticok emana, 2013.[3]
- Evidencias en Pediatría: MedEs 2012 Saria, gaztelaniaren erabilera bultzatzeko ekimenik onena, ezagutza medikoa zabaltzeko.[4]
- PrevInfad; recomendaciones sobre actividades preventivas para la infancia y la adolescencia. Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate-Planaren gardentasunerako Saria, Osasun-, Gizarte-Politika- eta Berdintasun-Ministerioa, 2009.[5]
- Evidencias en Pediatría: Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate-Planaren gardentasunerako Saria, Osasun-, Gizarte-Politika- eta Berdintasun-Ministerioa, 2008.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://web.archive.org/web/20160307081526/http://cursosaepap.exlibrisediciones.com/10O-Curso-Actualizaci%C3%B3n-Pediatr%C3%ADa-2013/_g6kx3HgqSVW211McBtRclB6NkSYuuIvO08OJ5GVchGw%7C
- ↑ https://www.aepap.org/biblioteca/cursos/10o-aniversario-curso-de-actualizacion-de-la-aepap
- ↑ http://www.aepap.org/actualidad/noticias-aepap/premio-las-mejores-iniciativas-de-la-farmacia-del-ano-por-correo-farmaceutico
- ↑ https://web.archive.org/web/20131229101647/http://www.fundacionlilly.com/Nitro/foundation/templates/press.jsp?page=35160
- ↑ https://web.archive.org/web/20180508141443/http://www.msps.es/organizacion/sns/docs/ResolucionPremios2009.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20140602200214/http://www.anisalud.com/es/actualidad/notas-de-prensa/la-revista-electronica-evidencias-en-pediatria-reconocida-por-el-minister
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea.
- Espainiako Pediatria Elkartearen (AEP) web orria.
- Lehen Mailako Espainiako Pediatria Elkartearen (AEPap) web orria.
- Espainiako Pediatria Elkartearen Txertoei buruzko Batzorde Aholkularia (CAV-AEP).
- ECPCP European Confederation of Primary Care Paediatricians & CEPA Confédération Européenne de Pédiatrie Ambulatoire.