Esperanza Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esperanza Zabala
Bizitza
Jaiotza Eibar1974  (44/45 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Esperanza Zabala (Eibar, Gipuzkoa, 1974), pintura, obra grafiko, eskultura eta instalazioak lantzen dituen Euskal Herriko artista da. [1]

Artearen oinarriak Milango Liceo di Breran ikasi zituen. Donostian diseinu grafikoa ikasi ondoren, Arte Ederretako ikasketak Salamancako Unibertsitatean burutu zituen. [2] Esperanza Zabalak hainbat erakusketa indibidual eta kolektibotan parte hartu du, bai Euskal Herrian zein atzerrian.

Margolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolaritzan, Esperanza Zabalak neoespresionismoa lantzen du, bere estiloa Zumeta, espresionismo alemaniar, CoBrA taldea edo Basquiatenarengandik hurbil ikusi daitekeelarik. Lehen begiradan erdi-abstraktuak diruditen margolanek irudi figuratiboak ezkutatzen ditu. Kolore bizi eta indartsuak erabiltzen ditu, olio, akriliko, eta beste teknika batzuk nahasiz. Batzuetan, ohiko mihiseen ordez ohial brodatuak ere erabiltzen ditu. [1] [3] [4] [5] [6]

Eskulturagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturagintzan feminismoa, gorputza, sexua, erlijioa, heriotza edo moda bezalako gaiak lantzen ditu. Honetarako lerro desberdinak jarraitu ditu.
Alde batetik, objetu, jostailu, irudi erlijioso edo eguneroko elementuetan oinarritutako lanak. Hauen bidez analisi soziala egitera, kritikara eta egunerokotasunari -moda, kontsumo...- buruzko erreflexioa egitera gonbidatzen du.
Beste lerro bat Enrique Martyrengandik ikasi eta honen teknikak jarraituz lantzen dituen poliuretanozko eskulturek osatzen dutena da. Tamaina errealeko pertsonen eskulturak -batzuk apurtuta- eta ehundura organiko pieza antropomorfikoak aurkitu daitezke. Horien bitartez giza gorputza, honen eraiketa-deseraiketa prozesuak, gorputz defragmentatua, azala, etab. bezalako gaiak jorratzen ditu. Lan hauetako batzuk Damien Hirst edo Gunther von Hagensen lanarekin erlazionatu daitezke.
2014tik aurrera, okela itxuradun eskulturak Wi-Fi eta streaming teknologiekin konbinatuz, sarea bera artelan lez tratatzeaz gain, gorputzaren kontzientziari buruzko erreflexiora deitzen duten lan kontzeptualak egiten ditu. [6] [7] [8] [9] [10]

Beste diziplina batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperanza Zabalaren lanen hartean, norbere gorputza herreminta bezala erabiltzen duten action painting instalazio eta performance batzuk aurkitu daitezke. Lan hauetan bere gorputza pintura gorriz busti eta paperean estanpatzen du, Ana Mendieta edo Yves Kleinek lantzen duten lerroari jarraituz.
Hauetaz gain, artista liburuak eta serigrafiak ere lantzen ditu artistak. [11] [12] [13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Mikel Onandia Garate: Artea Durangaldean Gaur - Arte en el Duranguesado Hoy, Astarloa Kulturgintza eta Durangoko Udala, 2013, 82-85. orrialdeak
  2. (Ingelesez) Esperanza Zabalaren biografia bere webgunean [1]
  3. Esperanza Zabalaren margolanak bere webgunean
  4. N.F.Z.: ≪Ikusi makusi, zer ikusten duzu?≫, Deia
  5. (Estonieraz) Esperanza Zabala «Minu nimi on ilu» 13.-- 25. november 2007
  6. a b Mikel Onandia Garate: ≪Okela Zelatariak≫, Berria, 2014-12-16
  7. Esperanza Zabalaren eskultura eta instalazioak bere webgunean
  8. J.M. Gonzalez: ≪Zelaiko jokalari mutuak≫, Mugalari, 274. zenb., 10. hor. 2014-06-19
  9. (Gaztelaniaz) Maribel Marin: ≪Una galería presenta tres muestras de vanguardia en paralelo a Manifesta≫, El País, 2004-07-10
  10. (Gaztelaniaz) Félix Morquecho: ≪Poliuretano, pintura e internet≫, Diario Vasco, 2014-12-21
  11. Odei Irigoien Aizpitarte: ≪Andrazkoen sormenaren lekuko≫, Berria, 2013-04-09
  12. I.E.: ≪Ibilbide berria hasi du Beittu arte galeriak≫, Anboto, Durangaldeako astekaria, 2007-06-29]
  13. (Gaztelaniaz) Izaskun Labeaga: ≪La galería Beittu hace balance y apuesta por la edición de obra gráfica≫, Gara, 2007-06-24

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]