Jean-Michel Basquiat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Michel Basquiat
Basquiat1984.tif
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1960ko abenduaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaPuerto Ricans (en) Itzuli
Haitian American (en) Itzuli
afro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1988ko abuztuaren 12a (27 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Heriotza moduaistripua: droga-gaindosia
Hezkuntza
HeziketaJohn Jay Educational Campus (en) Itzuli
Saint Ann's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artibista, musikologoa, disko-ekoizlea, musikagilea, marrazkilaria, eskultorea, graffiti artist (en) Itzuli, argazkilaria, aktorea, draftsperson (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Modena
Abidjan
Venice
Brooklyn
Manhattan eta Hawaii
MugimenduaNeoespresionismoa
Primitibismoa
Genero artistikoaGrafitia
Arte figuratiboa

basquiat.com
IMDB: nm0060016 Allocine: 32892
Musicbrainz: e36ae661-a6c7-426e-90e6-231f1e4868f6 Discogs: 79325 Allmusic: mn0000651659 Find a Grave: 3360 Edit the value on Wikidata
Contract of fiction between Jean-Michel Basquiat and Helmut Diez

Jean-Michel Basquiat (New York, Ameriketako Estatu Batuak 1960ko abenduaren 22a - 1988ko abuztuaren 12a) estatubatuar graffitigile, margolari eta marrazlea zen. 27 urterekin hil bazen ere, haren lanak gaur egungo artistengan eragin handia izateaz gain, afroamerikar artelan kotizatuenak dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basquiatek, Haitiar baten eta Puerto Ricotar baten semeak, ikasketak bukatu gabe 1978an gurasoen etxea utzi zuen New Yorkeko kaleetan bizitzeko. Graffitia lantzea izan zen aºrtearen alorrean eman zuen lehen pausoa. Al Diaz lagunarekin batera SAMO©-ren izenpean (the same old shit, betiko kaka zaharra ingelesez) poesia eta sarkasmoa uztartzen zituzten gizartearekin kritikoak ziren esaldiz bete zituzten Manhattan hegoaldeko hormak. Honi esker Manhattanen SAMO© izena ezagun bilakatu zen. Garai hartan Basquiatek postalak eta kamisetak eskuz eginez eta salduz biziraun zuen. Lagun batzuekin Gray musika taldea sortu zuen. New Yorkeko gau giroan murgiltzeari esker bertako artearen munduan, arte-areto jabeak eta artistak, lagun egin zituen, haien artean ezagunenak Andy Warhol eta Keith Haring izan ziren. Haren lehen erakusketen arrakasta berehalakoa suertatu zen eta urte gutxitan haren lana Europara ere iritsi zen; izan ere, Kasselko documenta 7an parte hartu zuen. Gero New York Times aldizkariaren azalean agertu eta kalean bizitzetik aberats izatera iritsi zen. Andy Warholekin elkarlanean koadro ugari egin zituen, baina lan hauen erakusketak oso kritika txarrak jaso zituenez Basquiat bere lagun Warholengandik urrundu eta bere buruarekiko konfiantza galdu zuen. 1987an Warhol hil zela jakiteak lur jota utzi zuen. Bizitzako azken garaian droga-menpekotasuna jasan zuen eta 1988an droga gaindosi batez hil zen. Bere bizitza laburrean mila margolan eta bi mila marrazkitik gora sortu zituen.

Lanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basquiaten lanak garaiko gizartea irudikatzen zuen eta haurren marrazkien indar eta askatasuna dutela esan izan da. Lehen garaian zaborretan jasotako ate, leiho, hozkailu...gainean marrazten zuen. Haren irudietan giza gorputza, garezurrak, gaztelera edo ingelesezko hitzak, erantsitako paperak...kolore biziz nahasten dira. Kritikari askok Graffiti eta afrikar artearen eraginak azpimarratzen dituzte. Garaiko minimalismoari aurre egin zion eta neoespresionismoaren barruan sailkatu izan da haren lana. Alemaniako neoespresionistei basati berriak deitzen bazioten ere, Basquiati bere lanari basati deitzea arrazista iruditzen zitzaion.

Basquiat zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ean Julian Schnabelek Basquiat izeneko filma egin zuen.

2010ean Tamra Davisek Jean-Michel Basquiat: The Radiat Child izeneko film dokumentala egin zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Michel Basquiat Aldatu lotura Wikidatan