Estibalitz Jalón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Estibalitz Jalón
Estibalitz Jalón.jpg
Bizitza
Jaiotza Ekora1984  (34/35 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
Jasotako sariak

Estibalitz Jalón Martínez (Ekora, Araba, 1984) ilustratzailea da eta bere ilustrazio-lan gehienak Haur eta Gazte Literaturan argitaratu dira.

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustraziorako pasioa bere haurtzaroan hasi zen, bere amak marrazten erakutsi zionean. Hala ere, ez zuen inoiz pentsatu lanbidez ilustratzaile izango zenik, ez baitzekien lanbide hau existitzen zenik ere. Gainera, berentzat margolanetan aritzea denbora-pasa bat besterik ez zen. Hori horrela izanik, Arte Ederrak ikasteari uko egin zion, denek hau ikastea gomendatzen zioten arren. Azkenean, Logroñoko Goi Mailako Diseinu Eskolan gauzatu zituen bere ikasketak.

2007an bere lehen lana argitaratu zuen, eta ordutik, hogei liburu baino gehiago ilustratu ditu, haien artean nabarmentzen direnak Katalina kontalari, Ipurtargien festa eta Kristalezko bola berezi-berezi bat dira. [1]

Bere ibilbide artistikoaren parte garrantzitsu bihurtu zen 2003an "Sócrates, Culture and National Identity" proiekturako egin zen bere ilustrazioen aukeraketa. Gainera, beste sari batzuen artean, 2008. urtean, Katalina kontalari liburuarekin III. Etxepare beka irabazi zuten.[2]

Hainbat sari eskuratu ditu orain arte eta zenbait aipamen berezi jaso ere bai. 2013 eta 2014 urteetan, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko haurrek JUUL saria eman zioten, euren ilustratzaile gustukoenetako bat bezala aukeratu eta gero. Sari hau oso berezia izan zen berarentzat, literatura hauteskunde batzuetan parte hartu ondoren, saria haurrek ematen zutelako.[3]

Bestalde, 2010. urtean, IBBYren Nazioarteko 32. Kongresuan, "100 de Hoy : Ilustradores y escritores de literatura infantil y juvenil de Estado Español" erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estibalitz Jalónek sortutako irudia: Lorea

Ez da eremu zehatz baten espezializatzen. Bere lehen lanak Haur Literaturaren inguruan hasi zituen arren, gaur egun, moda munduari, bodegentzako, olio-errotentzako etiketak diseinatzeari ekin dio. Baita, ekitaldietarako kartelak diseinatzeari ere.[4]

Ilustrazio bat egiteko, bere iraganeko oroitzapenetan oinarritzen da. Orain arte egin dituen lanek hainbat istorio gordetzen dituzte atzean, eta elementu eta pertsonaia bakoitzak bere esanahia du.

Koloreek garrantzia handia hartzen dute bere pinturetan emozioak transmititzeko teknika bezala erabiltzen dituelako. Horrez gain, begiek ere zati nabarmena islatzen dute.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010: 32. IBBY-ren Nazioarteko Batzarra: Estibaliz Jalon (erakusketa kolektiboa), Santiago de Compostela , 2010eko irailaren 8tik 12ra, Donostia[5]
  • 2014: Ilustratzailearen txokoa: Estibaliz Jalón., Aiete Kultur Etxea , 2014ko irailaren 17tik abenduaren 14ra, Donostia[6]
  • 2014: Estibaliz Jalón., Garabat, 2014ko uztailaren 18tik irailaren 18ra,Bilbao[7]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005: Laudioko udaletxeko ipuinen irudigintzako XIV lehiaketako irabazlea, (Araba), Laudioko Udala
  • 2006: Laudioko udaletxeko ipuinen irudigintzako XV lehiaketako irabazlea, (Araba), Laudioko Udala [8]
  • 2008: Etxepare Beka
  • 2009: III. Etxepare saria, "Katalina kontalari" liburuarekin.
  • 2013: JUUL saria
  • 2014: JUUL saria
  • 2018: Farolillo de Papel saria, Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak emana.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubeldia, Iñaki: «Ilustrazioen garrantzia haur literaturan. Estibalitz Jalón etorkizun handiko ilustratzailea», Egan, 2013-3/4, 235-246.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Estibalitz Jalón, ilustradora de sueños» baskoniacultura.com .
  2.   «Estibalitz Jalón» kalandraka.com .
  3.   «Ilustratzailearen txokoa» donostiakultura.com .
  4.   «Estibalitz Jalón» estibalitzjalon.com .
  5.    .
  6.    .
  7.    .
  8.   «Irudigileak» galtzagorri.eus .
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Estibalitz Jalón
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Estibalitz Jalón