Leire Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leire Bilbao
Leire Bilbao.jpg
Bizitza
Jaiotza Ondarroa1978ko uztailaren 27a (39 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Lan nabarmenak Hitzak batzen gaitu
Amonak nobioa du, eta zer?
Euli bat dut bihotzean
Pikondoaren balada
Gerrak ez du izenik
Jasotako sariak

Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, Bizkaia, 1978ko uztailaren 27a) euskarazko idazle bizkaitarra da. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Gaztetan bertsolaritzan jarduna da, eta kolaboratzaile gisa aritu da zenbait komunikabidetan, hala nola Euskadi Irratian, Deian, eta Berrian. 2017an Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria eman diote, 'Xomorropoemak eta beste piztia batzuk' poesia-liburuarengatik.[1]

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leire Bilbaok gaztetatik izan du lotura bertsolaritzarekin. 1996an Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta beste hainbat sari ere jaso ditu.[2] Txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi ondoren ere, gai-jartzaile lanetan aritu izan da.

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbao gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen. [3] 2006. urtean, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta urte horretan kaleratutako Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar) lanarekin ibilbide emankor eta aberatsari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan etengabe plazaratu ditu Haur eta Gazte Literaturako idazlanak. Hauetako liburu batzuk gaztelerara itzuli izan dira, hala nola, Garazi Gerezi (2006) Teresa Cereza izenarekin.

Helduen Literaturan, poema liburu batekin hasi zuen ibilbidea, Susa etxeak plazaraturiko Ezkatak (2006) poema liburuarekin, hain zuzen ere. Gainera, liburu horretako hainbat poema itzuli dituzte hainbatek, hala nola, hamar ingelesez (Sarah J. Turtle eta Iñaki Mendigurenek emanak), hamar italieraz (Viviana Tomassettik), lau alemanez (Gabriele Schwabek), hiru katalanez (Laia Noguera i Clofentek), eta beste hainbat galegoz ( Ivan Cuevas...) eta gazteleraz. Bost urte geroago, helduentzako bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Scanner izenekoa (Susa, 2011). Liburu horretako beste hainbat poema itzuliak izan dira ingelesez (Paddy Bushe...), errumanieraz (Cosmin Perta), letonieraz (Karlis Verdins), txekieraz (Katerina Rudcenkova), suedieraz (Catharina Gripenberg), txineraz (Alvin Pang), galegoz (Marilar Aleixandre)... Bere poemak hainbat antologiatan ere jasoak izan dira, hala nola, Forked Tongues, El poder del cuerpo, Sangrantes, Escolma salvaxe, Traslúcidas... Era berean, poema liburu honetako zenbait poema kantu bihurtu zituzten Jabier Muguruzak (Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari, Irene poemarengatik), Jon Minerrek eta Maddi Oihenartek beren diskoetan. Baita Kubako Bi D ahizpek, beraien Andrazkubak diskoan. [4]. [5].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta Gazte Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013: Etxepare saria, Gerrak ez du izenik (Pamiela, 2013) liburuarekin
  • 2016: Lizardi saria, Pikondoaren balada (Elkar, 2016) liburuarekin. {{ISBN: 978-84-9027-710-2}}
  • 2016: Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, Xomorropoemak eat beste piztia batzuk (Pamiela, 2016) liburuarekin

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]