Estitxu Arozena
Estitxu Arozena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mutriku, 1975eko urtarrilaren 7a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Manolo Arozena |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Estitxu Arozena Albizu (Mutriku, 1975eko urtarrilaren 7a-) bertsolari nafarra da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru hilabeterekin Lesakara ekarri zuten aitaren (Manolo Arozena bertsolari Goizuetarra) lan aferak tarteko eta hantxe bizi da egun. Lesakako bertso eskolatik irtendako lehen belaunaldiko kidea; hamasei urterekin plazetarako urratsa eman zuen.
Neska izateak hausnarketarako bidea ireki eta sexuen arteko desberdintasunen eta harremanen gainean sakontzera eraman du, baita akademikoki ere. Psikologia eta Sexologia ikasketak burutu zituen. Egun, Bortzirietako bertso-eskolaren irakaslea da.
Euskal Herriko Txapelketetan kantatua da 1993tik 2005era, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa birritan irabazitakoa, 1995 eta 1998an
Ondoko bertsoa, 1995ean Leitzan kantatutakoa da, Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabaztean:
« |
Emakumeak bertsolaritzan |
» |
2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela jarri zion Saioa Alkaizari.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xalto Saria (2): 1993, 1994.