1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 31 eta abenduaren 19 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XI. edizioa izan zen, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko hirugarrena, eta bertan, Euskal Herriko 38 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 11 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 4 finalaurreko (bi egunetan) eta finala. Finala abenduaren 19an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere lehen txapela lortuz.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 38 bertsolarik, 7 epailek eta 20 gai-jartzailek hartu zuten parte.
Bertsolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mixel Aire "Xalbador II"
- Ireneo Ajuria
- Estitxu Arozena
- Manolo Arozena
- Urko Atxotegi
- Andoni Egaña
- Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe"
- Bittor Elizagoien
- Igor Elortza
- Jose Ramon Elortza
- Jon Enbeita
- Xabier Euzkitze
- Kepa Intxausti
- Jexux Iribar "Olalde"
- Unai Iturriaga
- Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
- Joxe Mari Lertxundi
- Sebastian Lizaso
- Aritz Lopategi
- Juan Mari Lopez
- Jon Maia
- Jean Pierre Mendiburu
- Mikel Mendizabal
- Joxe Munduate
- Iñaki Murua
- Jon Mikel Omagojeaskoa
- Anjel Mari Peñagarikano
- Juanjo Respaldiza
- Martin Rezabal "Olaso"
- Joxe Angel Salegi "Lizarreta"
- Aitor Sarasua
- Jose Antonio Sasiain
- Jokin Sorozabal
- Amaia Telletxea
- Millan Telleria
- Jose Luis Urdangarin
- Xabier Zeberio
Gai-jartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antton Kazabon
- Antton Mari Aldekoa-Otalora
- Felix Irazustabarrena
- Joseba Santxo
- Luis Baraiazarra
- Markel Arizmendi
- Mixel Itzaina
Saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanporaketak: Leitza, Gernika-Lumo, Laudio, Hendaia eta Zumarragan izan ziren.
- Finalaurrekoak: Eibarren eta Bilbon izan ziren, bakoitzean goizeko eta arratsaldeko saioa izan zen..
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Zortzi bertsolari sailkatu ziren, 1989ko txapelduna zen Jon Lopategik ez baitzuen parte hartu. Goizeko saioa 11:30-tan hasi zen eta arratsaldekoa 17:00-tan. Honako hau izan zen azken sailkapena:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Andoni Egaña | 1399,00 |
2 | Xabier Euzkitze | 1330,00 |
3 | Sebastian Lizaso | 1317,50 |
4 | Unai Iturriaga | 1314,50 |
5 | Jokin Sorozabal | 1301,00 |
6 | Jon Enbeita | 1273,50 |
7 | Anjel Mari Peñagarikano | 1255,50 |
8 | Aritz Lopategi | 1218,50 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsolari Txapelketa Nagusiak | ||
---|---|---|
1935 • 1936 • 1960 • 1962 • 1965 • 1967 • 1980 • 1982 • 1986 • 1989 • 1993 • 1997 • 2001 • 2005 • 2009 • 2013 • 2017 • 2022 |