Dulantzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dulantzi
 Araba, Euskal Herria
Dulantziko plaza eta eliza.jpg
Dulantziko plaza nagusiaren ikuspegia.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Aguraingo Kuadrilla
Izen ofiziala Alegría-Dulantzi
Alkatea Joseba Koldo Garitagoitia Odria "Gari" (DTI-AIA)
Posta kodea 01240
INE kodea 01001
Herritarra dulantziar
Kokapena
Koordenatuak 42° 50′ 39″ N, 2° 30′ 43″ W / 42.844166666667°N,2.5119444444444°W / 42.844166666667; -2.5119444444444Koordenatuak: 42° 50′ 39″ N, 2° 30′ 43″ W / 42.844166666667°N,2.5119444444444°W / 42.844166666667; -2.5119444444444
Dulantzi hemen kokatua: Araba
Dulantzi
Dulantzi
Dulantzi (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 19,95 km2
Garaiera 567 metro
Distantzia 14 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 3.010 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -50)
% 51,73 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,27
Dentsitatea 150,88 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 68,13
Zahartze tasa[1] % 9,23
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 44,44
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 85,24 (2011)
Genero desoreka[1] % 17,28 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,23 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 29 (2010)
Euskararen erabilera

5,3 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1025 (lehen agerpena: Dullanzi)
1337 (hiri gutuna). urtea
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.net

Dulantzi (ofizialki Alegría / Dulantzi) Arabako erdi-ekialdean dagoen udalerri bat da, Aguraingo kuadrillakoa. Gasteiztik 12 bat kilometrora ekialdera dago. Udalaren herriburua izen bereko herria dugu, eta izen bereko ibaiak zeharkatzen du herri hori.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agi denez, Dulanci izenaz ezagutzen zen Erdi Aroan jada; hainbat agiritan agertzen da —1025, 1257, 1294 eta 1332an—, Dullanzi, Dulanci, Dulance eta Dullanci aldaerekin.[2] Aditu batzuek diotenez, izena Ab Asturica Burdigalam galtzadako Tullonio erromatarrarekin erlazionatuta egon daiteke, gertuko leku batean aurkitutako idazkun batean ageri den toponimoa omen denarekin, alegia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteiztik ekialdera dagoen lautadan dago Dulantzi udalerria, Sarbil eta Larratz erreken inguruan.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri da. Bere sorrerarako arrazoien artean aldameneko herrialdeen erasoen aurkako defentsa eta antolamendua, eta geroz eta eskasagoa eta sakabanatuagoa zen biztanleria batzeko beharra aipatu daitezke. 1025. urtean jada, inguruan ziren herrixka batzuen biztanleek (Dulantzi, Olga, Larraza...) koroari hirigune pribilegiatu berri honen sorrera eskatu zioten. Gaztelako Alfontso XI.ak hiribildu-forua 1337ko urriaren 20an eman zion. Horrenbestez, oinaztarrek Arabako lautadan zituzten gotorlekuetako bat bihurtu zen hiribildua. Hortik aurrera inguruko herrixkek herri berriaren aldekoa izango zen biztanleriaren galera izan zuten.

Arabako hiribildua izatera lortu zuten azkenetarikoa izan zen hau, Elburgorekin batera eta Zuiako Monreal baino urte bat lehenago. Azken honekin Arabako lurraldearen hiribilduen sorrera amaitu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dulantzi udalerria bi herrik osatzen dute:

  • Dulantzi, udalerriko herriburua.
  • Egileta, herriburuaren hego-mendebaldean kokaturik dagoen exklabea.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dulantziko hirigune historikoaren oinplanoa.

Hiri-trazadura erregularra dauka, biztanleak bertara bizitzera joan aurretik planifikatutako hiribilduetan izan ohi dena. Dulantziko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa sartua.[3] 2002ko ekainaren 4an, hirigune historikoak berak jaso zuen monumentu multzo izendapena bereizia. [4]

Erdi Aroko hiribildua eratzen duten kale nagusiak bi dira: Nagusia eta Gotorlekuarena; paraleloak dira eta ekialde-mendebalde norabidea dute (Arabako hiriguneetan ezohikoa). Harresi barrutiaren bide sarea osatzeko, badira aurreko horien perpendikularrak diren beste hiru kale, parrokiarantz, goranzko zentzuan. Hirigunearen ertzetan kokatzen diren etxaldeak soilak dira, eta bikoitzak, aldiz, barrualdekoak. Etxalde bikoitz horietako etxeek fatxada bakarra dute kaleko aldean, eta atzealdea karkabako aldean. Neurri batean, hirigunearen oinplanoa,triangeluarra eta erregularra, hiru elementu nagusiren arabera ordenatzen da: harresia, gotorlekua eta eliza.

Harresia horma exentua zen baina gaur egunean ez da azalean honen aztarnarik. Hegoaldean Gotorlekua eta Eliza batzen zituen, eta azken honetatik abiatuz San Blas kaleko atzealdetik jarraituko zuen, hiribilduaren aterik nagusietariko bat zati horretan irekiko zela. Ate horretatik abiatuz, Nagusia kaleko atzealdetik jarraituz, kaleko beste muturrean egongo zen mendebaldeko ateraino iritsiko zen. Azkenik, hego-mendebaldean kokatzen zen gotorlekuraino jarraituko zuen harresiak, hiribildua itxiz.

Hiribilduaren kokapenik gorenean, Lazkanotarren gotorlekua edo dorretxea zegoen, jatorriz Gaonatarrena omen zena. Harresiaren parean zegoen, hirigunearen defentsari laguntzeko. XVIII. mendea arte zutik jarraitzen zuen, eta ordutik iritsi diren deskribapenen arabera, Arabako lurraldeko gotorlekuetan berezienetarikoa izango zen, dimentsio handikoa.

Dulantziko hiribilduan XVI. mendeko zenbait etxe ditugu, erdi-puntuko arkua bere portadetan eta dobela agitura ona dutela. Behe solairua, goragoko bi solairu eta ganbara dituzte, behekoa harlanduz egina izaten da askotan, eta gainekoak zurezko egituran eta adreiluz, kasu batzuetan, kalerantz aurrera egiten dutela.

Herrigunearen goialdean dagoen San Blas eliza.

Eraikin esanguratsuen artean daude:

  • Dulantziko San Blasen parrokia-eliza, XVI. mendean eraikia. Dorrea Justo Antonio Olagibel arkitekto gasteiztarrak diseinatu zuen; herriko muinoaren gailurrean, eta bere altuera eta diseinu nabarmenagatik, Lautadako Neska izenaz ere ezaguna da. Eliza gaur egun oso aldatua dago, bertan lan ugari egin direlako, baina garai batean babes funtzioa betetzen zuen. Hegoaldeko horman antzinako fabrika erromanikoaren aztarnak omen direnak mantentzen ditu. Gainontzeko eraikuntzaren elementu guztiak XV eta XVI. mendeetakoak dira.
  • Dulantziko Aialako Andre Mariaren baseliza, XVIII. mendekoa.
  • Gaonatarren etxea, Dulantziko hiribilduaren sarreran dagoen eraikina, Kultura Ondasun gisa izendatua.
  • Henaio kastroa, herrigunearen ekialdean dagoena, eta Harri Aroko hiri-finkamendu baten aztarnak dituena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Dulantzik ez zuen biztanle kopuruaren aldaketa handirik jasan XX. mendean zehar. Hala ere, mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran hazkunde oso handia izan zuen, batez ere Gasteizko etxebizitzen prezio handien ondorioz iritsitako lagunei esker.

Dulantziko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Dulantziko Talde Independenteko (DTI-AIA) Joseba Koldo Garitagoitia hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, alkate berak errepikatu zuen alkatetzan.

Dulantziko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
DTI-AIA
5 / 11
531 (% 40,14)
4 / 11
372 (% 29,38)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 11
367 (% 27,74)
2 / 11
252 (% 19,91)
Euskal Herria Bildu*
2 / 11
251 (% 18,97)
3 / 11
370 (% 29,23)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
114 (% 8,62)
1 / 11
117 (% 9,24)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
60 (% 4,54)
1 / 11
127 (% 10,03)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilaren 3a: San Blas zaindariaren eguna.
  • Irailean Santa Maria omentzen da. Tripafina izeneko pertsonaiaren jaitsiera ospatzen da.
  • Dulantziko gudua: irailaren hasieran, Dulantziko herriak Dulantziko guduaren antzezpena egiten du. Gudu hartan, Zumalakarregi jeneralaren karlista boluntarioek, urriaren 26 eta 27an, Madrilgo gobernuaren armada garaitu zuten. Herri osoak parte hartzen du antzezpen horretan.

Dulantziar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkien galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dulantzi Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa