Etxekoak (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxekoak (telesaila)
Jatorria
IzenburuaEtxekoak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Sasoi kopurua1
Atalak8
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Iraupena50 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jabi Elortegi
Gidoigilea(k)Kepa Errasti
Xabi Zabaleta

Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaPausoka Entertainment
Bestelako lanak
MusikagileaIker Lauroba
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2020ko apirilaren 8a
Argumentu nagusiaCOVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia eta Berrogeialdia

Etxekoak Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzitako umorezko telesaila da. ETB 1en emititu zen euskaraz. Jabi Elortegik zuzentzen du saioa, eta gidoilariak Xabier Zabaleta eta Kepa Errasti dira. Halaber, telesaileko abesti nagusia Iker Laurobak egin du.[1]

Koronabirusaren pandemia iritsi zenean grabatu eta emititu zuten. Saioa egiteko, langile guztiak beraien etxeetatik aritu ziren konfinamenduan.

Euskal Telebistak lau atal erosi zituen eta lehenengo atala 2020ko apirilaren 8an estreinatu zen. Formatuak izandako datu onargarriak ikusita, beste lau atalekin luzatu zuten denboraldia (guztira 8 beraz). Lehenengo denboraldia asteazkenetan eman zuten, 22:30ean. Sasoi honetako azken lau atalek datu eskasak izan zituzten eta ondorioz bataz bestekoa %1,5ean geratu zen.

Hala ere fikzioak bigarren denboraldia izan zuen. Honi Etxekoak udan izena jarri zioten eta beste 8 atalek osatu zuten. Hau igandetan eman zuten 22:30ean. 2020ko uztailaren 19an estreinatu zen eta 2020ko irailaren 6an bukatu. Sasoi honek aurrekoak baino audientzia datu hobeak lortu zituen arren, ez zen Euskal Telebistaren aurreko telesailen mailara iritsi.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitorrek (Mikel Losada) eta Nereak (Olatz Ganboa) 40 urte inguruko bikote bat osatzen dute. COVID-19 gaixotasun infekziosoak eragin duen pandemia dela-eta, etxean daude berrogeialdian bi seme-alaba txikiekin. Egunero, bideodeien bitartez, familia eta lagunekin elkarrizketak izaten ditu bikoteak.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
Etxekoak 8 2020ko apirilaren 8a 2020ko maiatzaren 27a ----- %1,5
Etxekoak udan 8 2020ko uztailaren 19a 2020ko irailaren 6a %1,9 (%5,1)
Guztira 16 2020ko apirilaren 8a 2020ko irailaren 6a %1,7

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoak (1. denboraldia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1. atala 2020ko apirilaren 8a 22.000 ikusle %2,5
2 2. atala 2020ko apirilaren 15a %2,3 (%6,7)
3 3. atala 2020ko apirilaren 22a %1,8 (%5,4)
4 4. atala 2020ko apirilaren 29a %2,2 (%6,1)
5 5. atala 2020ko maiatzaren 6a 6.000 ikusle %0,8 (%2,8)
6 6. atala 2020ko maiatzaren 13a %1,1 (%3,5)
7 7. atala 2020ko maiatzaren 20a %0,4 (%1,5)
8 8. atala 2020ko maiatzaren 27a %0,9 (%2,5)

Etxekoak udan (2. denboraldia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1. atala 2020ko uztailaren 19a %1,9 (%5,8)
2 2. atala 2020ko uztailaren 26a %2,4 (%8,4)
3 3. atala 2020ko abuztuaren 2a %2,1 (%6,3)
4 4. atala 2020ko abuztuaren 9a %0,7 (%1,8)
5 5. atala 2020ko abuztuaren 16a %2,9 (%7,7)
6 6. atala 2020ko abuztuaren 23a %0,9 (%0,9)
7 7. atala 2020ko abuztuaren 30a %2,5 (%6,3)
8 8. atala 2020ko irailaren 6a %1,5 (%3,4)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]