Eulalia Pérez Sedeño

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Eulalia Pérez Sedeño

katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEulalia Pérez Sedeño
JaiotzaArroyo de la Miel (en) Itzuli, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaAlfredo Deaño (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Jasotako sariak
KidetzaEmakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkartea

Eulalia Pérez Sedeño (Asilah, Marokoko Protekturatu Espainiarra, 1954) filosofoa, ikertzailea eta irakaslea da. Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiaren (CSIC) Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Sailean zientzia, teknologia eta generoari buruzko ikerketa egiten du. 1993an Espainian generoari eta zientziari buruz argitaratu zen Emakumea eta Zientzia lehen ale berezia idatzi zuen.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eulalia Pérez Sedeño Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM), 1976an.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak amaitu eta hurrengo urtean Bartzelonako Unibertsitatean hasi zen lanean, Logika eta Zientziaren Filosofiako irakasle laguntzaile gisa. 1983ra arte egon zen han, eta gero, Madrilera itzuli zenean, Madrilgo Conplutense Unibertsitateko (UCM) irakasle aritu zen. 1985ean, UAMen doktoretza egin zuen, Antzinako Astronomiaren Historiari buruzko tesi batekin; zehazkiago, teoriak, esperientziak eta behaketak Antzinako Astronomian duten eginkizunari buruz. 1986an UCMn irakasle titular postua lortu zuen eta 1988an Cambridgeko Unibertsitatean ikerketa-egonaldi bat egin zuen, Geoffrey Lloyd irakasleak hartua. Garai hartan hasi zen antzinatasunari eta emakumeei buruzko ikerketa egiten. Urte horretan bertan Espainiara itzuli eta genero-ikasketak egiten hasi zen, Celia Amorósek generoari edo feminismoari eta antzinateari buruzko zerbait egiteko eskatu ziolako. 1989an hasi zen ARBOR: Ciencia, Pensamiento y Cultura aldizkariko Emakumea eta Zientzia zenbaki berezi ezaguna prestatzen. Azkenean, 1993an argitaratu zen, eta Espainian generoari eta zientziari buruz argitaratu zen lehena izan zen.[1][2]

1994an Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean zegoela, gero Zientzia, Teknologia eta Genero Ikasketak izenez ezagutu dena ikertzen hasi zen, eta 1995eko urrian Berkeleytik itzuli zenean, arlo horretan kongresu bat antolatzeko ekimena bultzatu zuen. Lehenengoa Madrilen egin zen 1996an, eta gero bi urtetik behin egin da Zientzia, Teknologia eta Generoari buruzko Iberoamerikako Kongresu gisa. Kongresua Espainian eta Iberoamerikako herrialde batean egiten da txandaka.[3][4]

1999an Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eskaintzen zuen Logika eta Zientziaren Filosofiako katedra lortu zuen, eta 2002an Euskal Herritik itzuli zen Filosofia Institutuan (CSIC) zerbitzu eginkizunetan sartzeko. Egoera horretan egon zen, CSICeko Ikerketa Irakasle plazaz jabetu zen arte, 2006ko ekainean.

2000. urtetik 2006. urtera, Espainiako Logika, Metodologia eta Zientziaren Filosofiaren Elkarteko buru izan zen, eta 2001. urtetik 2006. urtera Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko lehendakariordea izan zen. Halaber, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalaren (ANEP) Filologia eta Filosofia arloko koordinatzaile albokoa izan zen, ondoren Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioan (2005-2006). 2006 eta 2008 bitartean, Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioko (FECYT) zuzendari nagusia izan zen.[5]

Gero, Zientzia, Teknologia eta Generoko Ikerketa irakaslea izan da eta CSICeko Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Departamentuko zuzendaria.[6][7] Red-Cátedra de Mujeres, Ciencia y Tecnología en Latinoamérica (2005eko urritik) erakundeko Kontseilu Aholku-emaileko kidea eta Carolina Fundazioko Kontseilu Editorialeko kidea da.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pérez Sedeñoren ikerketen artean daude antzinako zientziaren eta zientzia-erakundeen historia; zientziaren filosofia; zientzia, teknologia eta gizartea (CTS); zientzia eta zientziaren, teknologiaren eta generoaren pertzepzioa eta komunikazioa. Esparru horretan, Espainiako eta nazioarteko hainbat proiektutan hartu du parte, eta hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, besteak beste:

  • Ciencia y valores: el género en las teorías e instituciones científicas (1996-1999, CICYT finantzatua)
  • De las teorías científicas a la cultura y práctica científico-tecnológicas (1999-2002, CICYT finantzatua)
  • GENTEC: Género, tecnología y ciencia en Iberoamérica (2002-2004, OEI eta UNESCOk finantziatua)
  • La situación de las mujeres en el sistema educativo español y en su contexto internacional (2003, Hezkunza, Kultura eta Kirol Ministerioa)
  • Los programas de formación y movilidad del personal investigador de flujo directo e inverso: problemas, retos y soluciones (Hezkunza, Kultura eta Kirol Ministerioa, 2005)
  • Interacciones CTS en Ciencias Biosociales y Tecnologías Médicas (CICYT 2004-2006)
  • Ciencias y tecnologías del cuerpo desde una perspectiva CTS (Hezkunza, Kultura eta Kirol Ministerioa) 2007-2009)
  • Una situación singular, un universo por descubrir (CSIC, 2008-2009),
  • Cartografías del cuerpo (Zizentzia eta Berrikuntza Ministerioa, 2010-2012)
  • Visiones y versiones de las tecnologías biomédicas: gobernanza, participación pública e innovaciones ocultas (Ekonomia ea konpetibitatea Ministerioa, 2013-2015).

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira bere argitalpen aipagarrienak:[9][10]

  • Ciencia, tecnología y valores desde una perspectiva de género[11] (2005) Eulalia Pérez Sedeño Ed.
  • Mujer y ciencia. La situación de las mujeres investigadoras en el sistema español de ciencia y tecnología (2008) lankidetzan Santesmases, M.J. y Alcalá, P-rekin[12]
  • Igualdad y equidad en ciencia y tecnología: el caso iberoamericano (2008) lankidetzan Amparo Gómez, Arborrekin 184[13]
  • Mitos, creencias, valores: cómo hacer más «científica» la ciencia; cómo hacer la «realidad» más real (2008), Isegoría 38 zk.[14]
  • Conocimiento e innovación (2009) M. Cimolirekin, eds. (Pensamiento Iberoamericano, 5. liburukia)[15]
  • Un Universo por descubrir: Género y astronomía en España (2010) lankidetzan Adriana Kiczkowski, Ed. Plaza y Valdésekin[16]
  • Lenguaje y ciencia (2011) Pablo Lorenzanorekin lankidetzan. liburuki tematikoa, Árbor, revista de Ciencia, Pensamiento y Cultura, 187 liburukia, 747 zk. Consejo Superior de Investigaciones Científicas.[17]
  • Cuerpos y diferencias (2012) lankidetzan Rebeca Ibáñez Martínekin, Plaza y Valdés argitaletxea.
  • Crossings on Public Perception of Biomedicine: Spain and European IIndicators (2012) lankidetzan María José Miranda Suárezekin. "Biomedicine" liburuko kapitulua, Chao Lin-ek editatua[18]
  • Cartografías del cuerpo: Biopolíticas de la ciencia y la tecnología (2014) lankidetzan Esther Mayoko Ortegarekin, Feminismos bilduma, Cátedra argitaletxea.
  • Las "mentiras" científicas sobre las mujeres (2017) lankidetzan S. García Dauderrekin, Catarata argotaletxea.[19][20]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Pérez Sedeño, Eulalia (Comp.). (1993). «Número especial Mujer y Ciencia.» ARBOR: Ciencia, Pensamiento y Cultura CXLIV (565).
  2. a b Cristina Tavares da Costa Rocha; Miriam Pillar Grossi. (2009). «Filosofia, gênero e ciência: entrevista com Eulalia Pérez Sedeño» Revista Estudos Feministas 17 (1)  doi:10.1590/S0104-026X2009000100010..
  3. X Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género. 2014.
  4. IX Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género. 2012.
  5. EntreTodas.net. (15 de abril de 2007). Podcast: entrevista a Eulalia Pérez Sedeño, Directora de la Fundación Española para la Ciencia y Tecnología, FECYT. .
  6. Instituto de Filosofía (CSIC). .
  7. I Jornada de Innovación Educativa en Género. Universidad de Vigo. (16 de diciembre de 2011). Lección inaugural impartida por Eulalia Pérez Sedeño, investigadora del CSIC titulada “Innovación educativa, género e innovación oculta”. .
  8. E. Pérez Sedeño. (2001). «La invisibilidad y el techo de cristal» Meridiam.
  9. Eulália Pérez Sedeño en Google Académico. .
  10. CV de Eulália Pérez Sedeño en el CSIC. .
  11. E. Pérez Sedeño (Ed.). (2005). «Ciencia, tecnología y valores desde una perspectiva de género» Arbor 181 (716).
  12. «Mujer y Ciencia: la situación de las mujeres investigadoras en el Sistema Español de Ciencia, Tecnología e Innovación» icono.fecyt.es.
  13. Pérez Sedeño, Eulalia; Gómez, Amparo. (2008). «Igualdad y equidad en Ciencia y Tecnología en Iberoamérica» Arbor 184 (733): 785-790.  doi:10.3989/arbor.2008.i733.223..
  14. Pérez Sedeño, Eulalia. (2008). «Mitos, creencias, valores: cómo hacer más «científica» la ciencia; cómo hacer la «realidad» más real» Arbor (38): 77-100.  doi:10.3989/isegoria.2008.i38.404..
  15. E. Pérez Sedeño, M. Cimoli (eds.)) (. (2009). «Conocimiento e innovación» Pensamiento Iberoamericano 5.
  16. Consuelo Flecha García. Reseña: Un universo por descubrir. Género y Astronomía en España.. .
  17. E. Pérez Sedeño y P. Lorenzano (eds.). (2011). «Lenguaje y Ciencia» Arbor 187 (747)  doi:10.3989/arbor.2011.i747..
  18. Eulalia Pérez Sedeño and María José Miranda Suárez. (2012). «Crossings on Public Perception of Biomedicine: Spain and the European Indicators» Biomedicine: 183-200.  doi:10.5772/37499..
  19. «Las ‘mentiras’ científicas sobre las mujeres - Los libros de la Catarata» www.catarata.org.
  20. Cinco mentiras científicas sobre las mujeres. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]