Eunate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eunateko Andre Maria
Eunate

Santa maria de eunate.jpg


Eunateko ikuspegi orokorra.
Eunate hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Eunate
Eunate
Eunate (Nafarroa Garaia)
Herria Muruzabal, Izarbeibar
 Nafarroa
Koordenatuak 42° 40′ 20″ N, 1° 45′ 42″ W / 42.67222222°N,1.76166667°W / 42.67222222; -1.76166667Koordenatuak: 42° 40′ 20″ N, 1° 45′ 42″ W / 42.67222222°N,1.76166667°W / 42.67222222; -1.76166667
Herrialdea Euskal Herria
Garaia 1170. urte inguruan

Eunate Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen herri hustu bat da, Izarbeibar eskualdeko Muruzabal udalerrikoa. Gaur egun, herri hartatik zutik dirauen eraikin bakarra Andre Mariaren omenezko Eunateko Andre Mariaren eliza da. Arkitektura erromanikoaren estiloan XII. mendean eraikia (1170 inguru), Donejakue bideko harribitxietako bat da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eunateko Andre Mariaren eliza.

Eunate izena ez da ematen duen bezain begi bistakoa. Lehen begiratuan, badirudi ehun eta ate hizkiez osatua dela. Eskualde horretan, Izarbeibarrean, XIX. mende arte euskaraz hitz egin zen, eta arkuen kopurua litzateke hipotesi horren oinarria. Hala ere, dokumentuetan begiratuta, Eunate izena oso berria da: Onat da formarik zaharrena, eta orobat Onat, Onate, Unat, Unate izenak ere zaharrak dira. Tokiko euskaran ere, ez zioten Eunate esaten. Beraz, gaur egun baztertuta dago ehun + ate etimologia.

Eunate = Ehun ate etimologia asmatu hori justifikatzeko, arrazoibide hau asmatu zen: tenplu oktogonala 33 arkuz osatutako arkuteriak inguratzen duenez, elizari hiru itzuli eman eta gero bertara sartzean, 33+33+33+1=100 ate edo arku igarotzen direla.

Gaur egun, Eunate emakumezko izena ere bada.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren barnealdea.
  • Teoria entzutetsuenak dio Tenpluko ordenak eraiki zuela, baina oinarririk gabeko teoria da. Eunateko planta oktogonalak zein arkuen kopuruak hipotesi hau babestuko lukete. Gainera, Antso VI.aren garaian (hots, eliza hau eraiki zenean), ordena horrek laguntza handia jaso zuen erregearengandik. Hala ere, ez dago zaldun tenplarioren arrastorik Eunaten gaineko dokumentuetan. Hori dela eta, teoria hori baztertuta dago gaur egun.
  • XX. mendearen erdialdean egindako indusketa arkeologikoetan oinarriturik, Jerusalemgo San Joan Ordenako ospitalea izan zitekeela dio beste hipotesi batek. Ordena horren presentzia dokumentaturik dago eskualdean. Izan ere, 1251eko ordena horretako dokumentu batean, Obanosko anaikide batzuei "bideko ospitalea" utzi zitzaien. Eunate izan zitekeen, baina Gareskoa ere bai.
  • Beste teoria batek dio Antsa erreginaren aginduz eraiki zela, erromesen kontrako lapurretei aurre egiteko nahian. 1520ko Iruñeko katedraleko dokumentu baten arabera, Eunaten Antsa erregina dago lurperatua, eliza eraikitzeko agindua eman baitzuen. Eunateko inguruetan gorpuak aurkitu badira ere, hipotesi honen fidagarritasuna kolokan jarri da. Alde batetik oinarrizko dokumentu hori berriegia delako, eta bestetik, Antsa erregina Iruñeko katedralean lurperatu omen zelako.
  • Teoriak teoria, argi dago erromesen babesteko eliza zela. Ospitalea eta hilerria izango zituen aldamenean, Orreagako Sancti Spiritus edo Torres del Riokoaren bezalakoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eunate Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa