Europako Kontu Auzitegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Europar Batasuna
EU Insignia.svg
Itunak
Erakundeak
Justizia
Bestelakoak
Egoitzak


Europako Kontu Auzitegiaren egoitza, Luxenburgon.

Europako Kontu Auzitegia Europar Batasunak eskuragarri duen aurrekontua, finantza-kudeaketa egokiaren ikuspuntutik, legezkotasunez erabiltzen dela egiaztatzea helburu duen erakundea da.

Erakunde horren eskumena, Batasuneko erakundeetara ez ezik, Europar Batasuneko finantza-baliabideak kudeatzen dituzten estatu, eskualde edo erakundeetara ere iristen da. Auzitegiak akatsak edo irregulartasunak antzematen baditu, edo iruzurra egin delako susmorik badu, erakunde edo organo interesdunari jakinarazten dio, behar bezalako neurriak har ditzan. Era berean, auzitegiak arazo horiek sortu ahal dituzten sistemen eta prozeduren alderdi ahulak nabarmentzen ditu, zergadunen dirua hobeto kudeatu ahal izateko.

Europako Kontu Auzitegia erabat burujabea da, hamabost kidek osatzen dute, eta Estatu kideek sei urterako izendatzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]