Europar ur-arratoi
Europar ur-arratoi | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Cricetidae |
Generoa | Arvicola |
Espeziea | Arvicola amphibius |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) ![]() |
Europar ur-arratoia (Arvicola amphibius) cricetidae familiako karraskaria da, Europan eta Asian bizi dena[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua + gorputza = 125 - 220 mm
Isatsa = 45 - 130 mm
Pisua = 78 -120 gramo
Karraskari hau morfologikoki ur-arratoiaren antzekoa da, hala ere gorputzaren tamaina argi eta garbi txikiagoa da, eta buztana ere proportzionalki txikiagoa da.
Kolorea ere ur-arratoiaren antzekoa da, baina gorputzeko zenbait ataletan, batez ere sorbaldan eta buruan ur-arratoi arruntak ez dituen hori-urre koloreko ñabardura batzuk ditu.
Burezurraren mailan, ur-arratoiarekin bereizten da cóndilo basal laburragoagatik (33 mm gutxi gorabehera), eta ebakortzak argi eta garbi aurrerantz makurtuta dituelako.[2]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste ur-arratoiaren antzeko jarduera-erritmoak dituen animalia da, hau da, aktiboa da egunez zein gauez.
Espezie honetan bi forma ekologiko bereizten dira: Frantzia iparraldeko populazioek uretako ohiturak dituzte, ur-arratoiaren antzekoak; hala ere, beste populazio batzuek, Iberiar penintsulakoek eta Frantzia hegoaldekoek barne, lurpeko ohiturak dituzte, lursaguen antzekoak; halaxe da Euskal Herriko iparraldeko ur-arratoiaren kasua.
Arratoi hauek lurpeko zuloak eraikitzen dituzte, ahal izanez gero belar eremuetan. Kanpoan lur-pilak egiten dituzte satorrak egiten dituzten bezalakoak, zeinak pila txikiagoengatik eta agertzen den lur xehatuagoagatik bereiz daitezke. Galeriak ordea, antzeko diametrokoak dira.
Belar artean ezkutatuta, tunel hauek kanpoalderako irteera bat edo gehiago izaten dituzte.
Elikadura belarrez (belarrak eta lekaleak) osatura dago ia osorik
Urte batzuetan karraskari hau asko ugaritzen da, belardien produktibitatearen beherakada nabarmena eraginez. Dentsitate-gailur hauek gertatzen diren urteetan, harrapari batzuen oinarrizko elikagai bilakatzen dira, batez ere hontzarena.
Banaketa, habitata eta egoera.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, espezie honek Karrantza Haraneko belardiak eta Bidasoaren bokaletik gertu dauden belardiak okupatzen ditu batez ere; hauek dira orain arte aurkitu den bi eskualde bakarrak.
Europan eta Asian eremu handi batean banatuta dago, ia Pazifikoraino iristen da. Iberiar penintsulan, Pirinioetan eta Kantauri Sisteman zehar hedatzen da Ancares mendilerroraino (Lugo).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Musser, G. G. eta M. D. Carleton. (2005). Superfamily Muroidea. 894-1531. orr. "Mammal Species of the World a Taxonomic and Geographic Reference". D. E. Wilson eta D. M. Reeder. Johns Hopkins University Press, Baltimore
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 355 or. ISBN 84-7542-639-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |