Eurotalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jeroen Dijsselbloem 2012 (Eurotaldeko lehendakaria)

Eurotaldea euroguneko Finantza ministroek hilero egiten duten bilera informalari deitzen zaio eta helburu nagusia beren politika ekonomikoa koordinatzea da. Ministroez gain, Europar Banku Zentraleko lehendakariak eta Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisario Europarrak ere parte hartzen dute Eurotaldean.

Europar Kontseiluak 1997an sortu zuen Eurotaldea eta de facto hustu egin ditu haren biharamunean biltzen den Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseiluaren (ECOFIN) edukiak; azken honek Eurotaldearen erabakiak berresten ditu. Lehendakariak bi urte eta erdiko agintaldia du, Lisboako tratatuaren arabera[1].

2013ko urtarrilaren 21ean Jeroen Dijsselbloem herbeheretarra aukeratu zuten Eurotaldeko lehendakari[2].

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batsuneko Estatua Ordezkaria
 Austria Hans Jörg Schelling
 Herbehereak Eric Wiebes
 Belgika Koen Geens
 Portugal Maria Luís Albuquerque
 Zipre Harris Georgiades
 Eslovakia Peter Kažimír
 Finlandia Antti Rinne
 Eslovenia Uroš Čufer
 Estonia Jürgen Ligi
 Frantzia Michel Sapin
 Espainia Luis de Guindos
 Alemania Wolfgang Schäuble
 Grezia Gikas Hardouvelis
 Irlanda Michael Noonan
 Italia Pier Carlo Padoan
 Malta Edward Scicluna
 Luxenburgo Pierre Gramegna
 Letonia Andris Vilks
Bozkatzeko eskubiderik gabe
 Europar Batasuna Eurotaldeko lehendakaria Jeroen Dijsselbloem  Herbehereak
 Europar Batasuna Europako Banku Zentraleko lehendakaria Mario Draghi  Italia
 Europar Batasuna Moneta eta Ekonomia gaietarako Komisarioa Jyrki Katainen  Finlandia
 Europar Batasuna Eurotaldeko Lan Taldeko burua Thomas Wieser  Austria


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]