Wolfgang Schäuble

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wolfgang Schäuble
Wolfgang Schäuble - 2017 (cropped).jpg
Bundestageko kidea

2021eko urriaren 26a -
Barrutia: Offenburg (en) Itzuli
Hautetsia: 2021eko Alemaniako hauteskunde federala
Bundestageko presidentea

2017ko urriaren 24a - 2021eko urriaren 26a
Norbert Lammert - Bärbel Bas
Bundestageko kidea

2017ko urriaren 24a - 2021eko urriaren 26a
Barrutia: Offenburg (en) Itzuli
Hautetsia: 2017 German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

2013ko urriaren 22a - 2017ko urriaren 24a
Hautetsia: 18th German Bundestag (en) Itzuli
Alemaniako Finantza Ministroa

2009ko urriaren 28a - 2017ko urriaren 24a
Peer Steinbrück - Olaf Scholz
Bundestageko kidea

2009ko urriaren 27a - 2013ko urriaren 22a
Hautetsia: 17th German Bundestag (en) Itzuli
Federal Minister of the Interior (en) Itzuli

2005eko azaroaren 22a - 2009ko urriaren 28a
Otto Schily - Thomas de Maizière
Bundestageko kidea

2005eko urriaren 18a - 2009ko urriaren 27a
Hautetsia: 16th German Bundestag (en) Itzuli
Bundestageko kidea

2002ko urriaren 17a - 2005eko urriaren 18a
Hautetsia: 15th German Bundestag (en) Itzuli
Leader of the Christian Democratic Union (en) Itzuli

1998ko azaroaren 7a - 2000ko apirilaren 10a
Bundestageko kidea

1998ko urriaren 26a - 2002ko urriaren 17a
Hautetsia: 14th German Bundestag (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1994ko azaroaren 10a - 1998ko urriaren 26a
Hautetsia: 1994 German federal election (en) Itzuli
10. Chairman of the CDU/CSU Bundestag fraction (en) Itzuli

1991ko azaroaren 25a - 2000ko otsailaren 29a
Bundestageko kidea

1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a
Hautetsia: 1990 German federal election (en) Itzuli
Federal Minister of the Interior (en) Itzuli

1989ko apirilaren 21a - 1991ko azaroaren 26a
Friedrich Zimmermann - Rudolf Seiters
Bundestageko kidea

1987ko otsailaren 18a - 1990eko abenduaren 20a
Hautetsia: 1987 West German federal election (en) Itzuli
Chancellery Chief of Staff (en) Itzuli

1984ko azaroaren 15a - 1989ko apirilaren 21a
Waldemar Schreckenberger (en) Itzuli - Rudolf Seiters
Federal Minister for Special Affairs of Germany (en) Itzuli

1984ko azaroaren 15a - 1989ko apirilaren 21a
Werner Maihofer - Hans Klein
Bundestageko kidea

1983ko martxoaren 29a - 1987ko otsailaren 18a
Hautetsia: 1983 West German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1980ko azaroaren 4a - 1983ko martxoaren 29a
Hautetsia: 1980 West German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1976ko abenduaren 14a - 1980ko azaroaren 4a
Hautetsia: 1976 West German federal election (en) Itzuli
Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1975eko ekainaren 30a - 1985eko martxoaren 1a
member of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe (en) Itzuli

1975eko ekainaren 30a - 1985eko martxoaren 1a
Bundestageko kidea

1972ko abenduaren 13a - 1976ko abenduaren 13a
Hautetsia: 1972 West German federal election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaFriburgo1942ko irailaren 18a (79 urte)
Herrialdea Alemania
BizilekuaOffenburg (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
AitaKarl Schäuble
Ezkontidea(k)Ingeborg Schäuble
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Hanburgoko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraklegelaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k)Berlin eta Bonn
Jasotako sariak
KidetzaQ1023132 Itzuli
National board of the CDU (en) Itzuli
Q1204217 Itzuli
Deutsche Nationalstiftung (en) Itzuli
Diakonisches Werk (en) Itzuli
Q1203174 Itzuli
Max Planck Elkartea
European Union Parliamentary Group in the German Bundestag (en) Itzuli
Académie des sciences morales et politiques
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ebanjelikoa
Alderdi politikoaAlemaniako Batasun Demokrata Kristaua

wolfgang-schaeuble.de
IMDB: nm0769764 Facebook: teamschaeuble Discogs: 1853565 Edit the value on Wikidata
Wolfgang Schäuble Signature.svg

Wolfgang Schäuble (Friburgo, 1942ko irailaren 18a) alemaniar abokatu eta politikaria da, CDU alderdiko kidea. Alderdi horretan Bundestagean eserlekua denbora gehien izan duen kidea da, 1972tik baita parlamentuko kidea. 2017an, Bundestageko presidente hautatu zuten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wolfgang Schäuble Friburgon jaio zen, 1942ko irailaren 18an. Finantza aholkularia zen aita, eta haren bideari jarraitu zion: zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen. 1972an, Batasun Demokrata Kristauaren (CDU) bitartez, lehen aldiz lortu zuen eserlekua Mendebaldeko Alemaniako Parlamentuan.[1]

1984an, Afera Berezietarako ministro izendatu zuen Helmut Kohl kantzilerrak. 1989an, Barne ministro izendatu zuen Kohlek, eta 1990eko Alemaniaren bateratzearen negoziatzailetako bat izan zen. 1990eko urriaren 12an, hiru tiro jaso zituen hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. Tiro batek bizkarrezurra mindu zion, eta harrezkero gurpil aulkian ibiltzen da. Erasotzaileak buruko gaixotasun bat zeukan. 1991tik 2000ra arte, CDUko legebiltzarreko bozeramaile izan zen.[1]

1998an Gerhard Schröder sozialdemokratak irabazi zituen bozak, eta Schäublek Kohlen lekua hartu zuen CDUren gidaritzan; baina dimisioa aurkeztu behar izan zuen hamabost hilabetera, ustelkeria kasu batengatik: arma ekoizleen lobby batek 51.000 euro ordaindu zizkiola aitortu zuen. 2000n, Angela Merkel aukeratu zuten CDUko presidente.[1]

2005ean, hauteskundeak irabazita, CDU gobernura bueltatu zen, eta Angela Merkel kantzilerrak koalizio gobernuko Barne ministro izendatu zuen Schäuble. 2009ko urrian, berriz, Finantza ministro izendatu zuen Merkelek. Hil berean, Greziak iragarri zuen aurreikusi baino bi aldiz defizit handiagoa zeukala, BPGaren % 12,7koa. 2010eko apirilean, Greziak erreskatea eskatu zien Europar Batasunari eta Nazioarteko Diru Funtsari. Eurotaldeak behin-behineko erreskate funts bat sortu zuen, eta urte berean laguntza eskatu zuten Irlandak, Portugalek, Ziprek eta Espainiak.[1]

2012an, Schäublek, eurotaldean, onartu zuen banku batasunerako pausoa ematea: banku ikuskatzaile bakarra ezartzea denentzat, eta euroguneko bankuen krisiak ere modu zentralizatuan kudeatzea. 2015eko urtarrileko hauteskundeetan Syriza koalizio ezkertiarrak irabazi zuen Grezian, Schaeubleren eurotaldeak hezurmamitzen zuen austeritatearen guztiz kontrako promesekin. Atenasen eta Bruselaren arteko tentsioa ikaragarri handitu zen, eta uztailean Schäublek proposatu zuen Grezia aldi baterako eurogunetik ateratzea. Greziako Gobernuak atzera egin zuen, eta Bruselaren baldintzak onartu zituen hirugarren erreskaterako.[1]

2017ko hauteskundeeen ostean, Finantza Ministeriotik kendu zuen Merkelek, eta Bundestageko presidente hautatu zuten.[2] 2021eko urrian utzi zuen kargua, bozetan CDUk porrota jaso ondoren; Bärbel Bas izan zen ondorengoa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Wolfgang Schaeuble: ibilbide politikoa. Berria, 2017ko urriak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-28).
  2. Fernandez, Jon. Austeritatearen azotea. Berria, 2017ko urriak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-28).
  3. Hoffmann, Christiane. Austeritatearen azotea. Spiegel, 2021eko urriak 26, spiegel.de (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]