Edukira joan

Euskal Herria Mendi Erronka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herria Mendi Erronka
Sorrera 2013
Tokia Leitza (Nafarroa Garaia)
Modalitatea mendi lasterketa
Distantzia 67 km
Errekorrak Gizonezkoak:
6:34:37 Ander Iñarra (2023)
Emakumezkoak:
7:54:59 Oihana Azkorbebeitia (2023)
Txapeldunak Gizonezkoak (2023):
Euskal Herria Ander Iñarra
Emakumezkoak (2023):
Euskal Herria Oihana Azkorbebeitia
Webgunea www.ehmendierronka.eus
Irumugarrietatik dagoen ikuspegia

Euskal Herria Mendi Erronka (EHME) 2014an sortutako luzera handiko mendi lasterketa bat da. 67 kilometro ditu, eta 7200 metroko desnibela. Nafarroa Garaiaren ipar-mendebaldean egiten da; izan ere, Leitzan hasten eta bukatzen da, Araizko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko mendietatik igarota. Mendizaletasuna eta euskara bultzatzeko asmoa du.

EHME lasterketak 67 bat kilometroko luzera du, eta 7.200 metroko desnibela. Leitzatik hasi eta Aresora joaten da. Ondoren, Arribera iristen da. Arribeko mendietatik barrena Betelu herrira heltzen da. Herri honetatik, San Migel mendilerroa zeharkatuz eta kilometro bertikala eginez, Mugirora iristen da, eta hortik Lekunberrira. Azken herri horretatik falta diren mendi eta toki bitxietatik igaroz, berriro ere Leitzara iristen da. Mendi Erronkako ibilbide guztia edo ia guztia mendiz da.

Lau boluntario talde aritzen dira antolakuntza lanetan: biltegiko taldea, paella egiten duen taldea, anoa guneetako taldea eta paella banatzen duena.

Biltegiko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde horretako kideen lana bi zatitan banatzen da: astean zeharrekoa eta egun bat lehenagokoa. Astean zehar motxilak betetzen dituzte, jelak, kamisetak eta abar sartuta; eta egun bat lehenago, plazan korrikalari bakoitzari bere motxila ematen diote.

Paella egiten duen taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

700 korrikalarientzat paella egiten dute. Goizean goiz joaten dira plazara, eta hor aritzen dira lanean azken korrikalaria etorri arte.

Anoa guneetako taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde hau mendian egoten da, eta korrikalariak etortzen direnean eskatzen diotena ematen diete. Bi anoa mota daude: likidoa, eta likidoa eta solidoa. Likidoetan, edaria bakarrik egoten da; eta bestean, berriz, edariaz gain janaria ere egoten da; gominolak, fruitu lehorrak, fruta... Anoa bakoitzak arduradun bat dauka, gauzak ekarri eta eramateko, dena antolatzeko, eta zerbait sobratzen bada plazara eramateko.

Paella banatzen duen taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikalari guztiak helmugara iristen direnean haiei janaria ematea da taldearen helburua. Hainbeste korrikalari izaten dira, taldeko kideak txandatuz joan behar izaten dira, nekearen nekeaz. Talde honek guztia oso azkar egin behar izaten du, korrikalariek eskatutakoa ahalik eta azkarren ekartzea dute eginkizuna.

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2013 Euskal Herria Anjel Arrieta 6:45:51 Euskal Herria Leire Agirrezabalaga 8:24:08
2014 Euskal Herria Iker Karrera 6:34:11 Euskal Herria Leire Fernandez 8:02.36
2015 Euskal Herria Daniel Agirre 6:42:54 Euskal Herria Elena Calvillo 8:23:02
2016 Euskal Herria Julen Martinez de Estibariz 7:03:23 Euskal Herria Oihana Kortazar 7:55:02
2017 Espainia Álvaro Ramos 6:56:46 Euskal Herria Irene Guembe 8:30:41
2018 Euskal Herria Raul Macarro 6:59:52 Euskal Herria Izaskun Zubizarreta 8:32:38
2019[1] Euskal Herria Ion Azpiroz 6:45:07 Euskal Herria Uxue Fraile 8:04:36
2020-
2021
ez zen jokatu
2022[2] Euskal Herria Ugaitz Artola 6:56:49 Euskal Herria Oihane Perez 8:18:32
2023[3] Euskal Herria Ander Iñarra 6:34:37 Euskal Herria Oihana Azkorbebeitia 7:54:59

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-20). «Uxue Fraile eta Ion Azpiroz txapel banaren jabe» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  2. «Ugaitz Artola eta Oihana Zubillaga protagonistak, Euskal Herria Mendi Erronkan - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  3. (Gaztelaniaz) N.G. (2023-06-04). «Ander Iñarra gana la Euskal Herria Mendi Erronka» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]