Euskal Herriko bertako txakur arrazak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko txakur arrazak» orritik birbideratua)
Euskal artzain txakurra, iletsua aldaera

Euskal Herriko bertako txakur-arraza gisa zenbait txakur mota izendatu izan dira.

Txakur motak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batetik, funtzioengatik eta itxuragatik txakur mota desberdinak daude Euskal Herrian eta ezagutu izan dira historikoki, inguruko herrialdeetan bezala, eta euskarazko erabilpenean ohikoak dira mota horiek bereizteko izendapenak, askotan animalia zehatz bati lotuak[1]: arratoi-txakurrak, azeri-txakurrak, eper-txakurrak, erbi-txakurrak, galeper-txakurrak, txinbo-txakurrak[2]...

Izendapen bikoitza da artzaintzari lotutakoa, ardi-txakur edo artzain txakur esaten baitzaie. Etimologikoki artzanor eta artzakur ere artzaintzarekin lotuak daude, baina mendiko txakur handiagoak izan ohi dira horiek, mastinak[3].

Hala ere, txakur-arraza kontzeptua biologikoa bezain administratiboa da; eta geografikoa ere bai, arraza-definizioak normalean jatorri zehatz batekin lotzen baitira. Alde horretatik, Euskal Herrian elkarte zein erakundeek definitu izan dituzten arrazak egon badaude.

Arraza-izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko izendapen ezagutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Federazio Zinologikoak (NFZ) markatzen du nazioaerean arraza-izendapenen estandar zabalduena eta onartuena. Erakunde kriterioetako bat da arraza bakoitza herrialde jakin batena dela, hau da, estatu subiranoei lotutako kontzeptua alegia[4]. Alde horretatik; Frantziako arrazen artean, Pirinioetara lotutako arraza batzuk badira, eta hortaz Euskal Herriko geografia ere barne hartzen duten jatorri izendapen hauek badaude:

Okzitaniako brako txakur aldaera ere ezagutuak daude Frantziaren bidez NFZn, baina zalantzazkoa dirudi ea beren jatorri geografikoak Euskal Herria hartzen duen ala ez: Gaskoniako brakoa eta Pirinoetako brakoa[8] dira.

Espainiako estatuari lotua, NFZren zerrendetan hau ere bada:

Hego Euskal Herriko erakundeek izendatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan[11], nazioarteko ezagupenik gabe, honako arrazak daude:

Nafarroako Foru Komunitatean izendatua, nazioarteko ezagupenik gabe:

Espainiako beste izendapen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herriaren kasuan, Espainiako Erret Elkarte Kaninoak ontzat hartzen ditu autonomia erkidegoek egindako izendapenak, nahiz eta gero NFZren zerrendara ez diren pasatzen estatu bakoitzeko onarpen guztiak[13]. Arraza horien artean, bada bat, nazioarteko ezagupenik gabe, baina Euskal Herria (Bizkaiko mendebaldea) ere jatorrizko eremutzat hartzen duena, eta ezagipena duena Espainian 2011. urtetik[14]:

Izendapen amateurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu edo nazioarte mailako ezagupenik gabeko arraza-izendapenak ere badira, elkarte edo zaletuek bultzatuak, eta horien artekoa kontsidera daiteke:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Txakur» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. «txínbo txákur | Bergarako euskara» euskara.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. Munduan zenbat txakur-arraza daude? | Consumer. 2014-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. «CHIEN DE BERGER DES PYRENEES A FACE RASE» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  6. «CHIEN DE BERGER DES PYRENEES A POIL LONG» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  7. «CHIEN DE MONTAGNE DES PYRENEES» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  8. (Frantsesez) «Braque francais, type pyrenees» www.centrale-canine.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  9. «MASTÍN DEL PIRINEO» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  10. «Estandar» www.cmpe.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  11. Eusko Jaurlaritza, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. (2014-03-24). «31/2014 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Euskal Herriko abere-arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzekoa eta animalia-arrazak sustatzeko entitateak arautzekoa.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  12. «270/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Patxoi Nafarra zakur arrazari arrazaren eta lanen gaineko estandarra onartzen diona.» bon.navarra.es (Nafarroako Aldizkari Ofiziala) (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  13. (Gaztelaniaz) «Razas Españolas - Real Sociedad Canina de España» www.rsce.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  14. (Gaztelaniaz) «Larga vida al perro de agua del Cantábrico» El Diario Montañes 2011-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]