Landetako Labrit txakurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal erbi txakurra
Txakur arraza
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Okzitania  Euskal Herria

Landetako labrit txakurra, edo bakarrik "labrit" edo "labriteko txakurra" deiturik, Landetako bertako txakur arraza bat da, Landetako beste hainbat bertako arrazen antzera bere banaketa eremuan Ipar Euskal Herria ere barnean hartzen duena. Baita Biarnoko lautadak ere.

Pirinioetako azpiko ipar aldeko lurretan kokatzen da txakur mota hau, eta piriniar ardi txakurraren oso antzekoa da. Zenbait adituentzat Euskal Herriko hego aldeko euskal artzain txakurraren oso senide hurbila da aldi berean.

Oro har arraza piriniar ardi txakurraren ondorengotzat jotzen da, baina Landetako ordokietan artzaintzan aritzeko moldatuta. Horregatik, esate baterako, labrita tamainaz piriniar ardi txakurra baina handiagoa da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez Labrit Landetako herri baten izena da, Mont-de-Marsanetik gertu, eta Albreten eraldaketa bat da.

Ipar Euskal Herrian, gainontzeko ardi txakur arrazei bezala, "sumise" izena ematen zaie.

Arrazaren historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahasketa handia dago labrit txakurraren inguruan. Jende asko txakur arraza hau piriniar artzain txakurrarekin nahasten du eta azken txakur mota hau "labrit" deitzen du baita ere. Nahasketa areagotzeko, zenbait artzainek beraien piriniar artzain txakurrak edo beste edozein arrazako artzain txakurra "labrit" deitzen dute izena moduan[1].

Arrazaren zaleek diote Labrit dela Estatu Frantziarraren txakur arrazarik zaharrena[2].

1922. urtean jada Dhers-ek "L'éleveur" aldizkarin bi txakur arrazaren arteko nahasketa azpimarratzen zuen jadanik.

Akizeko 1930. urteko nekazal erakusketan, Chêne eta Léon Boulet albaitariek arrazaren oinarriak finkatu eta idatzi zituzten.

Landetako labrit txakurra ardi txakurra da, gutxi aukeratuta. Haren ondorioz bere ezaugarriak ez daude oso finkaturik, tamainan bereziki. Ile tentea dauka, eta luzea "hauntz ilaia" motakoa, eta belarriak tente edo erdi tente dauzka. Isatsa baju eta gakoan amaituta. Burua "hartz burua" motako burua da.

Landetako labritak badauzka piriniar ardi txakurrarekiko zenbait ezberdintasun nabarmen. Lehena, esan bezala, tamaina. Landetakoa handiagoa da. Beste aldetik, bere gorputza balizko karratu baten barnean sartu daiteke ("COB" gorputz mota) eta piriniar ardi txakurra berriz laukizuzen batean.

Ezaugarri hauek momentuz ez dira nahikoa izan Landetakoa arrazatzat ofizialki hartua izateko, nahiz eta egun zenbait arrazazaleek lanean dihardute Landetako labrit txakurra ofizialki arrazatzat onartua izateko. Zenbait adituek halakotzat onartzen dute jadanik, baina beti azpimarratzen da arraza honek bere historian zehar izan duen aukeraketa eskasa ezaugarriak finkatzeko orduan[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.gerediaga.com/news/1284997575
  2. http://www.lebearn.net/labrit.html
  3. http://www.nekanet.net/razas/txakurra_c.htm

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]