Euskal artzain txakur
Euskal artzain txakurra | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria |
![]() |
Euskal artzain txakurra Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da. Garai batean Euskal Herri guztian barrena zabalduta, soilik azken hamarkadetan hasi da arrazaren kontserbazioan eta hautaketan lan egiten.
Euskal artzain txakurrak bi aldaera nagusi ditu:
Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabili diren. Pirinioetako mendiko zakurrak eta nafar artzanorak hain zuzen.
Txakur hauetan oinarriturik hasi ziren Euskal Herrian egun hain ezagunak diren artzain-txakurren lehiaketak ospatzen.
Arrazaren biziraupena kolokan dago XXI. mendean. Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkarteak bultzatuta, EHUko Biomics ikerketa taldeak egin zuen azterlanean ondorioztatu zuten euskal artzain txakurra egoera larrian zegoela. Endogamia handia zeukan arraza horrek, eta 470 banako besterik ez zeuden erregistratuta[1].
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bideoa: Euskal Artzain Txakurraren bi aldaeren, hau da Iletsua eta Gorbeiakoaren deskribapena, YouTube.
- Euskal artzain txakurraren deskribapena, Nekanet webgunean
- (Gaztelaniaz) Euskal artzain txakurraren ataria
- (Gaztelaniaz) Euskal artzain txakurraren bi aldaeren arraza estandarra
- (Gaztelaniaz) Euskal Artzain Txakurra mitologian
- (Gaztelaniaz) Daniel Oholeguy: Euskal Artzain Txakurraren elezaharra
- Legaireko euskal artzain txakurraren elezaharra
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Arruabarrena, Jone. «Euskal arraza, galzorian» Berria Noiz kontsultatua: 2021-01-23.
|