Nafarroako patxoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako eper txakur» orritik birbideratua)
Nafarroako eper txakur
Txakur arraza
NAFAR EPER TXAKURRA 1890.jpg
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria

Nafarroako patxoi edo eper txakurra[1] Euskal Herriko bertako ehiza-txakur arraza bat da, bereziki Nafarroa Garaia aldean aurkitu daitekena. Arraza galtzeko zorian dago eta zenbait ekimen burutzen ari da berreskuratzeko. Nafarroako Gobernuak izendapenari definizio ofiziala eman zion 2006ko agindu baten bidez[2]. Ez du ezagupenik nazioartean NFZren zerrendan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako eper txakurra txakur erakuslea da ehiza xeherako, ehizaki iledun zein lumadunetarako, edozein lur motatan moldatzen dena, txori, untxi, erbi eta abar harrapatzeko egokia Ehizan trostan ibiltzen da, modu ordenatuan eta ehiztariaren ondo-ondoan.

Ezaugarri fisikoei dagokienez, besteak beste,m bularra zabala eta mardula du hanken artean tarte ederra dagoelarik. Isats zuzen eta lodia du. Belarriak eite altukoak eta txertatze zabalekoak begiaren lerroaren gainetik; lodiak dira eta aurrealdera erortzen dira, borobilduak, zapalak eta zabalak behean eta beheko ertza ere borobildua dutelarik.

Kolore ohikoenak dira zuria eta laranja kolorea, zuria eta gaztain kolorea, zuria eta beltza eta zuria eta gibel kolorea. Alde zurian beste kolorearen orbanak eta tantoak izaten dituzte. Hala ere, beste kolore batzuetakoak ere onarturik daude: kolore bakarrekoak, bikoak, bai eta hirukoak ere[2].

Gasteizko patxoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza bertsua Araba aldean ezaguna zen Gasteizko patxoi izenarekin, baina gaur desagertua dago[3]. Txakur erakusle sendo bat zen; ile motza zuen, eta ilajea, gaztaina-kolorekoa edo gorrixka; orban zuri batzuk ere bazituen kopetan, aurpegian, lepoan, aurreko hanketan, bularrean eta sabelean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]