Edukira joan

Nafarroako artzanor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar artzanora
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria
 Okzitania
 Aragoi
 Katalan Herriak
SinonimoakPirinioetako artzanora
Artzako
Artzaku
Artzazakurra
Altueraarra: 77 cm gutxienekoa
emea: 72 cm gutxienekoa
Katalogo kodea092

Nafarroako artzanora edo Pirinioetako artzanora Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da, Nafarroako mastina ere deitua lehen[1]. Garai batean askoz zabalduagoa egon zen Euskal Herri guztian barrena, joan den mendeko erdira arte. Otsoa leku gehienetik desagertu arte, alegia. Azken hamarkadetan, ordea, Euskal Pirinioetan, Nafarroa Garaian eta Zuberoan, beste inon ez omen ziren geratu halako zakurrak. Arraza Aragoi eta Katalunian ere hedatuta omen zegoen, baita Okzitanian ere baina neurri txikiago batean.

Ezagupen ofiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakur arraza honek ezagupen ofiziala du (Espainiako arraza gisa) Nazioarteko Federazio Zinologikoan, molosoideen 2. atalean.

Oso antzeko definizioak ditu Pirinioetako mendiko txakur esaten den arrazarekin alderatuta; horietako bat izanik hauek garaiagoak direla: altueta minimoak markatuta daude (arrak 77 cm, emeak 72), eta 81/75 cm-tik gorakoak egokiagotzat jotzen dira. Aldiz, mendiko txakur izendatuen kasuan, altuera gurutzean izan daiteke 70 eta 80 cm artekoa, eta emeetan 65 eta 75 cm artekoa, 2 cm-ko aldentzea onartzen delarik bakarrik estandarrekoa dela adierazteko. [2][2].

Txakur handi eta zuri edo zurixkak dira, eta aurpegian kolore aldaera printzak izan ditzake, gorputzean errepikatzen direnak, ez ordea belarrietan. Hor ere desberdintasun mendiko txakur izendatuarekin, horiek mantxak derrigor izan behar baitituzte belarrietan.

Ezkerrean, artzanor edo Pirinioetako mastina; bere aurpegi maskaratuarekin, belarri kolorebakar eta gorputzeko mantxa bertsuekin; eskuinean, Pirinioetako mendiko txakurra, bere kolore zurixka uniformearekin baina belarri mantxatuekin. Ezkerrean, artzanor edo Pirinioetako mastina; bere aurpegi maskaratuarekin, belarri kolorebakar eta gorputzeko mantxa bertsuekin; eskuinean, Pirinioetako mendiko txakurra, bere kolore zurixka uniformearekin baina belarri mantxatuekin.
Ezkerrean, artzanor edo Pirinioetako mastina; bere aurpegi maskaratuarekin, belarri kolorebakar eta gorputzeko mantxa bertsuekin; eskuinean, Pirinioetako mendiko txakurra, bere kolore zurixka uniformearekin baina belarri mantxatuekin.


Arrazaren historia Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza zahar hau hartzak eta bereziki otsoak Euskal Herritik desagertzerakoan galtzen hasi zen, artaldeak halako etsairik gabe halako zakur puzka mantentzea errentagarria ez zelako. Orduan soilik artzain txakur txikiak geratu ziren artaldetan, euskal artzain txakurra arrazakoak bereziki.

Hau joan den mendearen hasierako hamarkadetan gertatu zen bereziki. Hala ere arrazak hainbat hamarkada iraun zuen esate baterako Arralarren. Bertan Done Mikel Aralarkoaren santutegia zaintzen zuten zakurrek nafar artzanora arrazakoak ziren joan den mendeko erdialdean oraindik.

Artzanor bat Leitza eta Berastegiren arteko Urtoko benta batean, 1898. urtean. Alboko zaldia pottoka bat da eta astoa egun enkarterriko astoa bezala ezagutzen den asto arrazakoa

Egun, zenbait zaleren lanari esker, berriro ikus daiteke Euskal Herriko hainbat tokitan, baina haien kopurua oso murritza da.

Tamaina handiko zakurrak dira, eta haien lana, garai batean, artaldeak otso zein hartzen erasoetatik babestea zen; bai eta baserriak zein herriak zaintzea ere.

Nafar artzanoren senide hurbilak dira Pirinioetako mendiko zakurrak.

Artzanora edo zakur artzanoak izan dira beraien izen zaharrenak. Artzano izena Kanpezuko XVI. mendeko agirietan agertzen omen da zakur hauek izendatzeko. Etimologia Artzain-ora da, zalantzarik gabe. Gipuzkoan "artzainzakurrak" edota "artzazakurrak", "artzako" eta "artzaku" deitzen zituzten. Azken izen hauek gogora dakarte zakur hauek hartzekin daukaten antzekotasuna. Artzako izenak hartza-kumearen esanahia izan dezake.

  • Nafar-aragoieraz zakur hauek "mostín" deitzen zituzten.
  • Gazteleraz; "mastín del Pirineo" eta "mastín navarro".

Artzanorak euskal kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «"Joan, ikusi eta jabeei galdetu diezaiotela" - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. a b «CHIEN DE MONTAGNE DES PYRENEES» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).