Euskal erbi txakurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal erbi txakurra
Txakur arraza
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Euskal Herria

Euskal erbi txakurra, Euskal Herriko bertako ehiz txakur arraza bat da. Bere izenak adierazten duenez oso txakur arina eta ehizarako trebea da, erbiak harrapatzeko gai. Garai batean txakur mota hau Euskal Herri guztian zabalduta baldin bazegoen ere, egun bereziki Nafarroan mantentzen da, baina desagertzeko zorian dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren beste izenak "nafar haize txakurra" edo "piriniar haize txakurra" dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore biziko txakurrak dira, gorri eta kanela tonu biziekin. Ezaugarri honek ere Iberiar beste haize txakurrekiko ezberdeintasuna da.

Oro har ez dira tamaina handiko txakurrak, baina bai lehen esan bezala oso arinak eta korrikalari onak. Hanka ez motz eta ez luze, eta giharrak ondo garatuta.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal erbi txakurraren arrazaren egoera larria da. Bost ar eta ehum eme baino gutxiago geratzen dira, gehienak Nafarroan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]