Euskara Batuaren eskuliburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskara Baturaren Eskuliburua» orritik birbideratua)
Euskara Batuaren eskuliburua. A-tik Z-ra, zalantzak eta argibideak
Datuak
Idazlea (2018)
Argitaratze-data2018
GeneroaHiztegia
Herrialdea Euskal Herria
IlustratzaileaItziar Olaberria
Orrialdeak556

Euskara Batuaren eskuliburua Euskaltzaindiak 2018an, euskara batuaz emanak zituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak biltzen dituen liburua da. Zalantzak eta irizpideak alfabetikoki antolatuta daude, hiztegi bat izango balitz bezala. Hitzaurrea Andres Urrutiarena da.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak 1458 sarrera ditu eta gehigarri batzuk. Sarrera bakoitzean Euskaltzaindiak zer dioen argi eta garbi adierazten da. Besteetan, jarraibideak ematen dira, arau maila izan gabe. Zazpi alorretako kontuak azaltzen dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia. Euskaldun eskolatu eta alfabetatuentzako eskuliburua da.

Talde sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindia barruan Euskara Batuaren eskuliburuko batzordeak egin zuen lana. Honako egile hauek hartu zuten parte:[1]

Sareko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren edizio elektronikoa dago: https://www.euskaltzaindia.eus/euskara-batuaren-eskuliburua-ebe. Erakundeak sareko bertsioa gaurkotzeko asmoa du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Atarikoa - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).