Andoni Sagarna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Andoni Sagarna
Andoni Sagarna 2.png
Bizitza
Jaiotza Donostia1947ko uztailaren 11 (70 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, teknologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) UZEI
Elkar
Plazagunea
Nafarroako Unibertsitatea
Kidetza Elhuyar Fundazioa
Elhuyar zientzia eta teknologia
Euskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea
Eusko Ikaskuntza
Aranzadi Zientzia Elkartea
http://andonisagarna.blogspot.com.es/

Andoni Sagarna Izagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 11) ingeniaria eta euskaltzaina da. Euskara modernizatzeko eta hainbat arlotara zabaltzeko asmoz XX. mendearen bukaeran bizi izan zen prozesuan aitzindari izan da, bai terminologiaren aldetik, bai hizkuntzaren teknologiaren aldetik.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-mailako industri ingeniaritza ikasi zuen elektrizitate-elektronika espezialitatean (Nafarroako Unibertsitatea, 1971). Gainera, 1988an letretako doktoretza ere eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, lexikoa modernizatzeko bideak aztertzen zuen tesia aurkeztuta.[1]

Euskararen normalizazioa eta terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren oinarriak 1966an sortu eta gero, euskara batu horrekin unibertsitate mailako hizkuntza ulergarri, zehatz eta komunikatibo sortu behar izan zenean, Andoni Sagarna erronka hori gainditzeko sortu ziren aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen (Jose Ramon Etxebarria, Mikel Zalbide, Luis Bandres, Joseba Intxausti, Klaudio Harluxet, Jose Antonio Aduriz, Martxel Aizpurua, Lore Azkarate, Andres Urrutia...).[2] Gainera, euskaraz idazten trebakuntza lortzeko hainbat ikastaro eman zituenez, Sagarna euskararen normalizazioko maisuen maisu izan zela esan daiteke.

Horrela, hasieran, 1972an, Elhuyar Kultur Elkartea sortu zuen taldeko kidea izan zen, besteak beste Mikel Zalbide eta Luis Bandresekin. Geroago 1985tik 1994ra bitarte elkartearen burua izan zen. Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat ere izan zen geroago 2002an. Paraleloan UZEIko zuzendari teknikoa izan zen, Harluxetekin lan egin zuen hiztegi-lanen informatizazioan, eta bertan zuzeneko esku hartzea izan zuen hainbat hiztegi berriren sorkuntzan: Fisika (1980), Kimika (1980), Kirol-arloko Kirolkidea (1982), Banka (1983), Teknologia mekanikoa (1985, arduradun nagusia izan zen Sagarna), Kirola/1: futbola (1985), eta Glotodidaktika (1987).[2] Garai hartan UZEIk sortu zuen EuskalTerm aplikazioa eredugarria izan zen Europa mailan.[3]

Geroago, euskal kulturak hiztegigintzatik entziklopediagintzara pasatzeko urratsa egin ahal izan zuenean, 1992-1999 tartean Eusenor enpresan hurrengo urteetan funtsezko erreferentzia-lanak izango ziren argitalpen hauek sortu zituen: Hiztegi entziklopedikoa, Euskal Hiztegi Entziklopedikoa (8 tomo), Gazteen Entziklopedia, eta Entzikloklik CD-ROMa.

Paraleloan, irakasle izan da Euskara Zientifikoa irakasgaian Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Industrialeko Goi-mailako Eskola Teknikoan, baita Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen Hiznet Hizkuntza Plangintzako ikastaroan ere 2004tik.

Normalizazio kontuetan aditua izanik, 1987tik aritu izan da Euskaltzaindian, eta 1989tik 1993ra EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide izateko deitu zioten Eusko Jaurlaritzatik.

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoak omenaldia egin zion Donostian 1992an, euskararen alde egindako lanagatik.

Hizkuntzaren teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa alor honetan erabiltzaile, ikertzaile eta dibulgatzailea da. Joseba Intxaustiren enkarguz UZEIren hiztegiak errazago kudeatzeko Klaudio Harluxetek garatu zuen aplikazio informatikoaren erabiltzaile aurreratua izan zen Andoni Sagarna. 1987an Udako Euskal Unibertsitatean eman zuen sarrera hitzaldian gai horri ekin zion Terminologi bankuak izeneko aurkezpen batekin.

XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa sortzeko sustatzaile nagusia izan zen Sagarna.[4][5] Berak metodo oso zehatzak definitu zituen orduan, batetik hizkuntzaren erabileraren inbentarioa lortzeko, eta bestetik testu guzti horien "argazki ona" izan beharko zen lagin estatistikoa definitzeko. Ildo horretatik jarraituta bera da Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia egitasmoaren burua gaur egun. Lexikoaren Behatokia proiektua Euskaltzaindiaren ekimenez abiatu zen, 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak egindako proposamen bati erantzunez, eta lankidetzan Ixa Taldearekin, UZEIrekin eta Elhuyarrekin. Proiektuaren emaitza da izen bera duen corpusa, zeina web bidez kontsultatu baitaiteke. 60 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu du 2017ra arte. Corpusa automatikoki prozesatuta dago, eta linguistikoki etiketatuta, eta hizkuntza-corpusek ohikoa duten kontsulta-funtzionalitatea eskaintzen dio erabiltzaileari.[6][7]

1999tik 2004ra bitarte Plazagunea enpresan informatika arloko proiektuen arduraduna izan zen. Hor, besteak beste, Jalgi bilatzailearen sorkuntzan parte-hartze zuzena izan zuen. 2004tik erretiratu zen arte, aisia eta kulturako produktuen sorkuntzan jardun zuen Elkar enpresa-taldean. Talde horretako I+G+b arloko zuzendaria izan zenez beti ibili da erne hizkuntzaren teknologiako azken ekarpenen zain, eta horien berri zabaldu ditu Iparrorratza blogean.[8]

Euskaltzaindia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoni Sagarna euskaltzaina corpusgintzari buruzko aurkezpen batean Xavier Gómez eta Mirian Urkiarekin

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1987an, eta Euskaltzaindiaren barruan Hiztegi Batuko lan taldean dihardu ordutik. LEF (Lexiko "Erizpideen" Finkapena) batzordearen kide eta EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) batzordearen idazkari-arduradun izan zen. Euskaltzain osoa da 2006ko abenduaren 22tik eta Iker sailaren burua 2008ko azaroaren 28tik. Euskera agerkariaren Idazketa Kontseiluko kidea izan da, eta 2007tik Lexikoaren Behatokia proiektu-burua.[9]

Azpimarratzekoa da Euskaltzaindian egin duen ekarpena, batez ere corpusgintzan, hiztegigintzan eta akademiaren modernizazioan teknologia integratuz.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagarnaren argitalpenak hainbat alorretakoak dira. Hauek dira nabarmenenak:

Baina sare sozialetan parte hartu du, eta artikulu ugari ere idatzi ditu. Horren froga moduan esan daiteke euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Andoni Sagarnak idatzitako 80 lan baino gehiago bildu direla.[10]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Algunos aspectos de la modernización de léxico en diversas lenguas doktorego-tesiaren datuak, TESEO zerbitzu ofizialean.
  2. a b   UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa (2017-11-27), #LarretikNoranahi dokumentala, https://www.youtube.com/watch?v=nuwnKDI7Ds8&feature=youtu.be&t=454. Noiz kontsultatua: 2017-12-11 .
  3.   Zatoz #LarretikNoranahi ekitaldira. (https://youtu.be/SKh0nwNv8Vk), UZEI, http://www.uzei.eus/zatoz-larretiknoranahi-ekitaldira/. Noiz kontsultatua: 2017-12-11 .
  4. «Egungo euskararen bilketa-lan sistematikoa (EEBS)». Jakin, 54. zenbakia, 213-226, 1989.
  5.   Euskaltzaindia, XX. mendeko Euskararen Corpus estadistikoa, http://xxmendea.euskaltzaindia.net/Corpus/aurkezpena.html. Noiz kontsultatua: 2017-12-11 .
  6.   Xabier Artola, Andoni Sagarna, Miriam Urkia, Nerea Ezeiza eta Antton Gurrutxaga (2017), Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE, SENEZ aldizkaria, 48. zk., 201-209. orrialdeak, ISBN ISSN:1132-2152, http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20171102/behatokia. Noiz kontsultatua: 2017-12-11 .
  7.   UZEI, Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea,, Lexikoaren Behatokiaren Corpusa, http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/cgi-bin/kontsulta.py. Noiz kontsultatua: 2017-12-11 .
  8. Iparrorratza: Ikaskuntza, jakintza eta teknologia. Andoni Sagarnaren bloga.
  9.   Andoni Sagarna (26. aulkia), Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=128&Itemid=502&lang=eu. Noiz kontsultatua: 2017-12-11 .
  10. Andoni Sagarnaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>80 produktu)