Miriam Urkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miriam Urkia
Miriam Urkia 2017 Bizkaie.jpg
Bizitza
Jaiotza Aretxabaleta1965eko martxoaren  31 (54 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Miren Azkarate
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) UZEI
Lan nabarmenak Xuxen
Kidetza Euskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Miriam Urkia Gonzalez (Aretxabaleta, 1965eko martxoaren 31) euskal hizkuntzalaria, euskaltzaina eta UZEIko Lexikografia Saileko burua da.

Deustuko Unibertsitateko EUTG Eskolan Euskal Filologian lizentziatu zen 1988an. Besteak beste Miren Azkarate eta Patxi Altuna izan zituen irakasle.

Euskal Filologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1997).[1][2] Urkiaren tesiak eta Iñaki Alegria informatikariarenak Xuxen zuzentzaile ortografikoaren oinarri linguistikoa eta informatikoa ezarri zuten. Geroago, Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua argitaratu zuten bien artean 2002an.[3] Analizatzaile morfologikoa geroago ere hainbat tresnatan erabili da, esaterako, UZEIk Euskaltzaindiaren enkarguz osatutako XX. mendeko corpus estatistikoa automatikoki lematizatzeko oinarria izan zen.

Xuxen-en aurkezpen egunean 1993an.

Ikerlaria izan zen Ixa taldean eta aditua da euskararen corpusgintzan eta lexikografian.[4] 1983an hasi zen lankidetzan UZEIn (Andoni Sagarna zuzendaria zela), gero 1988an lexikografo moduan hasi zen lanean bertan eta 1992tik Lexikografia Saileko burua da. UZEIn hainbat hizkuntza-baliabide sortu ditu: Atzekoz aurrera hiztegia (1994, 2005, 2017), Sinonimoen hiztegia (1999, 2002, 2011) edo Maiztasun hiztegia (2004). euLEMA lematizatzaile automatikoa (2007- ), euLEX euskararen datu-base lexikala, edota HOBELEX lexiko-zuzentzailea (2014, 2016).[5]

Eskolak eta ikastaroak eman izan ditu Deustuko Unibertsitatean, Udako Euskal Unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean eta Bordele Montaigne Unibertsitateko Baionako campusean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[6]

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide da 2007tik, IKT azpiatal-batzordeko kide (2008-2016) eta Ingurune Digitala azpiatal-batzordeko kide 2017tik.[5]

Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko aholku batzordeko kide izateaz gain, beste hainbat aldizkari eta egunkaritan idatzi ditu artikuluak, besteak beste hauek: ASJU, Elhuyar: Zientzia eta teknika, Behavior Research Methods, Literary and Linguistic Computing, META: Journal des Traducteurs, Senez.

Euskaltzaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003an, eta euskaltzain osoa 2018an.[5] 2019ko martxoaren 29an Hiztegitik kofradiara izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Aretxabaletan. Andoni Sagarnak eman zion erantzuna Badator aire freskoa berbaldiarekin.[7]

Aretxabaletako ikastolako lehen promoziokoa izan zen eta ikasketa guztiak euskaraz egin dituen lehen euskaltzain osoa da bera.[8]

Hainbat ardura hartu izan ditu Euskaltzaindiaren batzordeetan:[5]

  • Hiztegi Batuan, lantaldeko kidea da 1997tik eta arduraduna izan zen 2013-2017 urteetan.
  • Euskaltzaindiaren Hiztegian, egitasmoko arduraduna da 2014tik, eta lantaldeko arduraduna 2017tik.
  • Batzorde ahaldunduko idazkaria da 2017tik.
  • 2008tik Lexikoaren Behatokia egitasmoko kidea da, Euskaltzaindiaren Hiztegia egitasmokoa ere 2013tik, eta idazkaria Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordekoa.[9] Gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna da.[10]
  • Euskera agerkariko aholku batzordeko kidea da 2009tik.
  • Euskara batuaren eskuliburuaren argitalpenean ikuskatzaile lanak egin zituen Andoni Sagarnarekin batera 2018an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miriam Urkiaren tesia Euskarazko tesiak. Eusko Jaurlaritza
  2. Euskal morfologia tratamendu informatikorantz tesia. TESEO, Espainia estatuko doktorego-tesiak kontsultatzeko datu-basea.
  3. [http://www.buruxkak.eus/liburuak_ikusi/1974/morfologia_konputazionala.html Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua jaisteko aukera UEUko Buruxkak liburutegi digitalean.
  4. Miriam Urkiaren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean
  5. a b c d   «Urkia, Miriam» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-03 .
  6. Miriam Urkiaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>15 produktu).
  7.   «“Kofradia bat da amesten dudana, eta izan badugu Euskaltzaindia, baina guztiak modu finean saretzea besterik ez da falta, hau da, koordinatzea”.» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-03 .
  8.   «Urkia, Miriam» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-03 .
  9.   irudia, Komunikazioa eta (2018) «Miriam Urkia (29. aulkia)» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-30 .
  10.   «Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2016-12-10 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]