Alfontso Mujika
Alfontso Mujika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1959ko urriaren 28a (61 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, Terminologia eta hiztegigilea |
Enplegatzailea(k) |
Elhuyar Fundazioa Udako Euskal Unibertsitatea Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Lan nabarmenak | Elhuyar Hiztegia |
Kidetza |
Udako Euskal Unibertsitatea Elhuyar Fundazioa Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea Euskaltzaindia |
Inguma | alfontso-mujika-etxeberria-00 |
Alfontso Mujika Etxeberria[1] (Donostia, 1959ko urriaren 28a) industria ingeniari teknikoa da, itzultzailea, terminologoa, hiztegigilea, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kidea, Elhuyar Fundazioko testu-zuzentzaileen taldeko kidea eta Elhuyar Fundazioaren patronatuko idazkaria.[2][3]
AEKn eta UEUn zenbait urtez lan egin ondoren, 1990. urteaz geroztik Elhuyarren lan egin du. Harluxet hiztegi entziklopedikoaren erredakzioburua izan zen.[4]
Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an.[5] Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko kidea da 2005etik eta idazkaria.[6][7] [8]
2019an, Euskaltzaindiaren 100. urteurreneko biltzarrean, batzorde horretan sortutako "Kale eta karrika izenen eskuliburua" aurkeztu zuen. baita "Euskara batuaren aulkia hirugarren hankatik herren" izeneko ponentzia ere.[9][10]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telebista saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Teknopolis zientzia eta teknologia saioa egiteko lanetan dihardu, saio hori 1999an sortu zenetik.[11]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste hainbat egilerekin batera, liburu eta hiztegi hauek egiteko lanetan parte hartu du, besteak beste:
- 1993: Hiztegi Entziklopedikoa [elkarlanean]
- 1995: Euskal Hiztegi Entziklopedikoa [elkarlanean]
- 1998: Elhuyar hiztegi txikia[12]
- 1998: Ingurumen-hiztegi entziklopedikoa
- 2000: Elhuyar hiztegia: euskara-gaztelania / castellano-vasco
- 2000: Euskal hiztegi modernoa
- 2000: Energiaren hiztegi entziklopedikoa
- 2003: Euskaltel telekomunikazio-hiztegia
- 2004: Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa[13][14]
- 2005: Onomastika: irizpideak (EIMAren estilo liburuaren hirugarren atala)
- 2008: Letra larriak erabiltzeko irizpideak (Alfontso Mujika da egile bakarra)[15]
- 2008: Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak. I. liburukia. Instalazio hidraulikoak, gas erregaizko instalazioak eta aireztapen-instalazioak.
- 2008: Geologia estrukturalaren oinarriak
- 2009: Arkitektura-hiztegi irudiduna
- 2009: Iturgintza-hiztegia
- 2009: Jatetxe, taberna eta kafetegien hiztegia
- 2009: Laburtzapenen hiztegia
- 2009: Soziolinguistika-hiztegia
- 2010: Munduko eta Euskal Herriko atlasa
- 2019: Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak[9][16]
Gainera, beste hainbat eta hainbat liburutako testua zuzendu du, eta artikulu ugari idatzi ditu hiztegigintzaz eta terminologiaz. Inguma datu basean 34 ekarpen jasota dauzka. horien artean 8 liburu itzuli eta 19 artikulu.[17]
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2013: diariovasco.com saria jaso zuen Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman zioten Elhuyar Fundaziokoei.[18][19]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Abizena Mujika idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Elhuyar Fundazioa: Nor gara»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar.org.
- ↑ «Alfontso Mujika» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ Xabier Artola Zubillaga. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2018-10-09.
- ↑ Euskaltzaindia: «35 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak», Berri Berriak, 2006-05-29.
- ↑ «Euskaltzain urgazleak», Euskaltzaindia.net.
- ↑ «Onomastika arloa», Euskaltzaindia.net.
- ↑ a b Mujika Alfontso - Kale eta karrika izenen eskuliburuaren aurkezpena 20190614. Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ Mujika Alfontso - Euskara batuaren aulkia hirugarren hankatik herren 20181004. Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ «Teknopolisen historia», Elhuyar.org, 2009-02-26.
- ↑ Euskaldunon Egunkaria. (1998-09-20). «Hiztegi Txikia kaleratu da.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ «Alfontso Mujika - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ Etxeberria, Elixabete; Pikabea, Iñaki; Mujika, Alfontso. (2004). Dictionnaire Elhuyar = Elhuyar hiztegia : euskara-frantsesa, français-basque. Elkar ISBN 2-913156-59-2. PMC 496726369. Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ Mujika, Alfontso.. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2738-6. PMC 733724389. Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak : euskal odonimiako eskuliburua [=Criterios para la denominación de vías públicas y su escritura en euskera : manual de odonimia = Critères de détermination et de graphie des noms de voies publiques : manuel d'odonymie. Euskaltzaindia 2019 ISBN 978-84-949787-7-7. PMC 1124910155. Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ «Alfontso Mujika Etxeberria :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus Noiz kontsultatua: 2019-12-03.
- ↑ DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat – Hizkuntza-teknologiak. Noiz kontsultatua: 2019-07-19.
- ↑ «Diariovasco.com Sariak | 2019 Komunikazio Digital Sariak» El Diario Vasco Noiz kontsultatua: 2019-07-19.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alfontso Mujika bihotzaren fonoteka irrati-saioan.
- Alfontso Mujika 31 eskutik blogeko artikuluak