Eyre aintzira
Eyre aintzira | |
---|---|
Lake Eyre (en) | |
![]() Eyre lakua.
|
|
Geografia | |
Kokalekua | Hegoaldeko Australiako iparraldean ![]() |
Koordenatuak | 28° 22′ 00″ S, 137° 22′ 00″ E / 28.366666666667°S,137.36666666667°EKoordenatuak: 28° 22′ 00″ S, 137° 22′ 00″ E / 28.366666666667°S,137.36666666667°E |
Garaiera | -15 m |
Ezaugarri fisikoak | |
Eremua | 9.500 km² |
Zabalera | 65-24 km |
Luzera | 144-65 km |
Gehienezko sakonera | 6 m |
Hidrografia | |
Arroa | 1.140.000 km² |
Betebidea | Diamentina, Cooper Creek |
Hustubidea | lurruntzea |
Bestelakoak |
Eyre aintzira (ingelesez: Lake Eyre), ofizialki Kati Thanda–Eyre aintzira[1], beteta dagoen gutxitan, Australia eta Ozeaniako lakurik handiena eta Australia eta Ozeania osoko lekurik beheena da (itsas mailatik 15 m beherago).
Lakua erdialdeko Australiako basamortuetan dago, Hegoaldeko Australiako iparraldean, Adelaidetik 700 km iparralderantz. Normalean ez du urik, gatza baino. Euri urtaroan ipar-ekialdeko Queenslandetik etortzen zaizkion ibaiek Eyre lakuaren arroa betetzen dute. Noizbehinka eskualdean uholdeak daude: hiru urtean behin 1,5 metrokoak, hamarkadan behin 4 m eta bete mendean lautan baino ez da betetzen.
Lakua ikusteko lehendabiziko europarra Edward Eyre 1840an zenez, lakuari bere izena jarri zion. 2012an inguruko aborigenen izena gehitu zioten: Kati Thanda arabana herriarena.[2]
Uholde txikietan The Lake Eyre Yacht Clubeko kide bitxiek lakuan nabigatzen dute, azkenekoz 1997, 2000, 2001, 2004 eta 2007 urteetan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Australian Broadcasting Corporation (2012-12-19), New name adopted for outback Lake Eyre, http://www.abc.net.au/news/2012-12-19/new-name-adopted-for-outback-lake-eyre/4436212.
- ↑ ABC News (2012-5-23), Federal Court awards native title over Lake Eyre, http://www.abc.net.au/news/2012-05-22/native-title-arbana-hearing/4025738.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eyre aintzira ![]() |