Ezkur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Zuhaitzaren fruituari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Quercus suber baten ezkurra
Quercus macrolepis

Ezkurra edo zia Quercus generoko zuhaitz espezieen fruitua da. Mikatzak diren Quercus ilex ilex subespezieko arte ezkurrak eta goxoak diren Quercus ilex ballota subespezieko arte ezkurrak abereentzako elikadurarako biltzen dira; larratzen duten txerriek ezkur jalkiak jaten dituzte; ahuntzek berriz bilatzeko arboletaraino igotzea normala da. Iberia penintsulako Erroma aurreko erdi eta iparraldeko herri zeltek arte ezkur irinaz ogia egiten zuten, Estrabonek dioanez:

«

Menditarrak, urteko bi herenez arte ezkurrez elikatzen dira; ihartzen uzten dituzte, xehatzen dituzte eta aldi baterako mantentzen den ogia egiten dute.

 »

—Estrabon

Fruitua gordina edo errea jatekoa da. Ezkur-likorea ere egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkur Aldatu lotura Wikidatan