Eztebe maisua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztebe maisua
Bizitza
HerrialdeaGaliziako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Izengoitia(k)Maestro Esteban, Maestro de las Platerías eta Mestre Estevo

Eztebe maisua edo Platerietako maisua Iberiar penintsulan XII. mendean lan egin zuen eskultore bat izan zen, erromanikoko hainbat lanetan aritua. Jasota dagoenez, 1101. urtean Iruñeko katedralera joan zen lanera Eztebe, Santiago katedraleko lanetan aritu ostean.

Santiagoko katedralean, bere maisuen lehen izenen artean, Bernardo Zaharra "maisu miresgarria" agertzen da; Eztebe, ustez bere semea, Leóngo San Isidoro basilika lan egin zuena, eta Bernardo Gaztea, beharbada Estebanen semea zena, azken honek Alfontso VI.a erregearen altxorzain kantziler kargua izan zuen. Euskal Herrian, Iruñeko katedralaz gain, Leireko monasterioan ere lan egin zuen.

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magister Stephanus da euskal arte erromanikoaren historiak gogoan gorde behar duen lehenengo izena. Nafar batekin zegoen ez­kondua zegoen, eta Marina izena azal­tzen da agirietan, baita maisuaren beste etxe, lur eta errentak ere.[1] Biziki ibiltaria izango zen. Egia­tzat har daiteke, Leongo Bar­kamenaren Atean, Donejakuen Zilarrezko Atean eta Iruñeko Katedralean aritu zela; erromesaldieta­ko artea deitura zuzenesten duten –esaterako, Durliat– haiei argudio sendoak ematen zizkioten gertakaria.

Iruñean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko katedrala»

Katedral erromanikoaren kapitelak egin zituen. Baina, 1100 urtean sagaratua eta 1391. urtean erai­tsi zen Iruñeko katedralaren inguruan nahikoa harri gelditu da, 1101 eta 1127 bitartean landurikoen artean, Eztebe maisuaren edo bere lantegiaren estetikako kalitatearen berri emateko adina: bi erlaitz eta eliza atariko zaz­pi kapitel handi.

Haietako bat, txorien kapitela deri­tzana, hankak mokoka­tzen dituzten eta ba­tzuetan beren lepo luzeak elkar guru­tza­tzen dituzten bi txori izanik, beste Nafarroa eta Aragoiren mugako beste elizetan kopiatua izan da.

Nahikoa eder­ki gordeak izan diren hainbat zatiren artean, hiru dira eskulan bikainekoak, hauetako bat zapatari bat irudikatzen duena.

Leiren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leireko monasterioa»

Leireko eliza erromanikoaren eskulturari hel­tzerakoan, ez da imita­tzeaz hainbeste hitz egin behar, baizik eta egileaz beraz: Eztebe Maisuaz. Bertako kripta eta burualdea eraiki zutenek zelaitua zeukaten bidea.

Gogora ekar dezagun, Leireko kriptan suma­tzen direla, nolabaiteko zan­tzu figuratiboa duen apaingarritako eskulturaren bilaketa-saioak. Han XI. mende erdialdera, kapitelak lan­tzen zituzten ba­tzuen lanak nabarmenak dira: ildoak eta kiribildurak tartekatuak, buruak edo fruituak adierazten dituzten bolekin. Oso oinarriz­ko lana da, kriptaren berehalako segidan eraiki izan zen elizaren burualdeko beste kapiteletan ikusten direnen an­tzekoa. Historialariek Erdi Aroko Katalunia eta Fran­tziako beste lan-garaikideen ahaidetasunak aur­ki dezakete horietan.

Baina, Leireko elizaren kapiteletan ezagunak ditugun marra-eskemak, erroleoak, erronboak, eta marradura geometrikoez gainera, giza aurpegiak ere azal­tzen dira, oso oinarriz­ko trazu eta kerak ferra-ar­kuetan uztaiturik, desagertu nahi ez duen mozarabiar joera baten islak, zalan­tzarik gabe.

Alderan­tziz­ko zen­tzuan berriz, elizaren hegoaldeko saihe­tsean, XIV. mendeko handiago­tze zistertarra egin zeneko hartan, zenbait leiho eta XII. mendeko hegoaldeko atea eta arkupe erromaniko bat errespetatu egin ziren: tinpanoaren erdian krismoia dago; eta kapiteletan, estilizaturiko landare-gaiak, erromesaldietako bideetan ematen zen estilo hoberenaren araberakoak.

Speziosa Atea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Speziosa atea

Garaturiko eskultura erromaniko bat elizako ate nagusian aur­ki dezakegu, bi mendeetako egoera hartakoa. Ate hori ordea, agiri zeha­tzik agerian ez dagoenez, benetako misterioa da.

Alde bakoi­tzean fuste lauak dituen hiruna zutabe dituela, er­tz biribilez bihurrituak izatean, seiren itxura dutenak. Alboetako janbetan eskulturaz­ko irudiak egonak izango ziren, haietatik bat bakarra gelditu denez, ez­ker aldean. Erdi erdian, ezkila‑formako janz­kerak dituzten irudi zaharreko tinpano bi­txi bat dago, zir­kuluerdi-formako errosetaz inguraturik, eta lehoi eta zezen baten burugainera jaisten da. Erdian mainela, kapitel eta harroin oso apainduekin.

Tinpanoaren gainean eta er­tzetan irudi mordoa eta talde sakabanatuak, beren arteko antolaketarik gabekoak, halabeharrez jarriak, tarte hu­tsak bete­tzeko besterik gabe. Atari honek, itsa­tsitako irudietan antolaketa gabea izanik –hau hala izanagatik Porta Speciosa deritzona–, ez du berma­tzen inongo ziurtasunik Sartaldeko Atearen pieza guztiak Maisu bakar bati dagoz­kionak direla esateko. Azter­keta formalak badirudi alderan­tziz­ko zerbait esan nahi duela, hots, mul­tzo osoaren eraketa astiro egina dela, eta eskulturen eraikuntza hiru unetan eginikoa.

Tinpanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tinpanoko tailak dira zaharrenaren garaikoak. Jatorriz zaz­pi irudi ziren, eta egungoa baino txikiagoa zen tinpano bati zegoz­kionak.

Irudietako bat desagertua da, beste biri burua falta zaie. Ongi samar gorde diren beste lau gera­tzen dira: Salba­tzaileak erdiko tartea har­tzen du; bere eskuinaldean Maria Birjina dago eta haren ondoan San Pedro, gil­tza eta guzti; bestaldean apostolu gazte bat, San Joan Ebanjelaria izan behar duena, eta gero beste apostolu bat. Kontrako aldean Ebanjelari bat izan daitekeen irudi bat, burua falta zaiona.

Eskulturek beren egilearengan, esangura­tsuak diren xehetasunak errealismoz osa­tzeko arreta azal­tzen dute. Kristok ongi samar landutako bizar joria du. Besteen aldean, Ama Birjinari aberastasuna nabarmen­tzen zaio jan­tzian, harri bi­txizko ilaraz osatua.

Atariko gainerako irudietakoak baino margo okre ilunagoko harria da honena, honexegatik baieztatu daitekeelarik kronologia desberdintasuna. Itxura guztien arabera, neurri txikiagoko aurreko atariaren tinpanokoa zen, 1098an sagaratu zen elizari sarbidea ematen zionarena. Une honetan­txe berdindu nahi izan ziren neurri desegokitasunak, erroseta zerrenda bat sarturik.

Kapitelak eta ar­kiboltak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leireko bigarren eskultura mul­tzoa bere kapitel eta zutabeek osa­tzen dutena da. Ez­kerraldetik eskuinaldera, Jaka aldeko eragina duten lauoineko ba­tzuk ditu lehenengoak. Bigarrenak kuz­kurtuta dagoen irudi bat du, erromesen bideko irudi jatorra da. Hirugarrena lepoak guru­tzatuak dituzten txoriena da, eta lehen aipatu dugun Iruñeko katedrala ekartzen dute gogora. Gainerako kapiteletan landare gaien geometrizazioak dira nagusi.

Tinpanoaren gaineko biran lau ar­kibolta jarri ziren, era guztietako animalia-irudi oso finki landuekin; zalan­tzarik gabe moral sinbolismoaren balioa dutenak dira. Hemen ere, beste mul­tzo erromanikoetan bezala, bizipoza, bihurrikeria eta moral mailako asmoak nahasten dira.

Ar­kuteriaren gainean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horretaz gain, badira, atearen ar­kuen gainean, hormatal bat eta ertz parea, oso bi­txi eta heteroklitoena izan daitekeen irudi sail bat nabarmen jarriak dituena: Kristo Pantokratorretik eta San Pedro edo San Migel bezalako Santuetatik hasi eta Ebanjelioko –Andre Maria Gizakundekoa eta Aingeruak bisita egin zionekoa– irudietarainokoak, infernuko irudiak eta abar, hau dena –diote Gudiol eta Gaya Nuñok– “Santiagoko zilargin­tzako atearen urrutiko isla” da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lacarra, J. M.. (1931). «La catedral románica de Pamplona» A. E. A.A. VII: 73-86..
  2. A.H.n V. libk., 142. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]