Edukira joan

Félicien Kabuga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félicien Kabuga

Radio Télévision Libre des Mille Collines (en) Itzuli zuzendari

Bizitza
JaiotzaByumba Province (en) Itzuli1933ko martxoaren 1a (91 urte)
Herrialdea Ruanda
BizilekuaAsnières-sur-Seine
Lehen hizkuntzakinyaruanda
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Republican Movement for Democracy and Development (en) Itzuli

Félicien Kabuga (Muning, 1933ko martxoaren 1a) ruandar enpresaburua eta Ruandako genozidioaren eragileetako bat da. 1990eko hamarkadan multimilionarioa zen[1] eta Garapenerako Mugimendu Iraultzaile Nazionala alderdi abertzale hutuarekin eta Akazu muturreko talde informalarekin lotura estua zuen. Muturreko hedabide hutuak finantzatu zituen, hala nola Radio Télévision Libre des Mille Collines eta Kangura aldizkaria, tutsien hilketen alde egiten zutenak[2].

Kabuga Munigen jaio zen, Mukarange udalerrian, Byumbako prefekturan[3]. Beste negozio batzuen artean, hainbat te landaketa zituen Ruandako iparraldean, eta modu horretan pilatu zuen bere aberastasuna.

1993an, Garapenerako Mugimendu Iraultzaile Nazionalak diru bilketa bat antolatu zuen Radio Télévision Libre des Mille Collines sustatzeko, eta Félicien Kabugak publikoki definitu zuen katearen helburua Hutu Power defendatzea zela[4].

1993ko urtarriletik 1994ko martxora, guztira 500.000 aihotz inportatu ziren Ruandara. Kabuga aihotz hauen inportatzaile nagusietako bat zen[5].

1994an, Kabugak Ruandatik ihes egin zuen. Lehenengo Suitzara joan zen, baina alde egiteko agindua eman zioten. Orduan Kongoko Errepublika Demokratikoko Kinshasara joan zen eta gero Kenyako Nairobin bizi zela uste zen. 1995eko irailean, edozein akusazio baino lehen, Nshikabem Agency enpresa erregistratu eta zuzendu zuen Nairobin[6].

2006ko abuztuaren 28an, Barack Obamak Kenyari leporatu zion «[Kabugari] babesleku segurua erosteko baimena ematea»[7].

Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak 5 milioi dolarreko saria eskaini zuen Kabuga atxilotzea ekarriko zuen informazioagatik[8].

2020an, Frantziako poliziak Parisen atxilotu zuen, 87 urte zituela, 26 urte iheslari gisa eman ostean[9], baina 2023an epaitzeko ezgaitzat jo zuten dementziagatik[10].

Kabuga Josephine Mukazitonirekin ezkonduta dago eta 11 seme-alaba ditu[11]. Bere alabetako bi Juvénal Habyarimanaren semeekin ezkonduta daude[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «How the mighty are falling» The Economist 2007-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. (Ingelesez) «Félicien Kabuga» Trial International jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-27) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  3. (Ingelesez) «Kabuga, Félicien (MICT-13-38)» United Nations International Residual Mechanism for Criminal Tribunals (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  4. (Ingelesez) «ICTR Case No. 99-52-T; The Prosecutor against Jean-Bosco Barayagwiza, Amended Indictment» Tribunal Pénal International pour le Rwanda; International Criminal Tribunal for Rwanda: 19. 2003-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  5. (Ingelesez) Meredith, Martin. (2006). The State of Africa. London: Simon & Schuster UK, 501 or. ISBN 978-0-7432-3222-7..
  6. (Ingelesez) «International Criminal Tribunal For Rwanda: Delayed Justice» International Crisis Group 2001-06-07 (Noiz kontsultatua: 2018-01-17).
  7. (Ingelesez) Mathenge, Oliver. «Tough speech that kicked off diplomatic feud» Nation 2008-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  8. (Ingelesez) Dwyer, Colin. «Rwanda's Most-Wanted Fugitive, Félicien Kabuga, Arrested For War Crimes» NPR 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  9. (Ingelesez) «Mechanism fugitive Félicien Kabuga arrested today» International Residual Mechanism for Criminal Tribunals 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  10. (Ingelesez) Mahmood, Zahid. «UN court rules Rwandan genocide suspect mentally unfit to stand trial» CNN 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  11. (Ingelesez) Irish, John. «Children of Rwandan genocide suspect Kabuga fear for father's life» Reuters 2020-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  12. (Ingelesez) «Kabuga, Félicien (ICTR-98-44B)» United Nations International Residual Mechanism for Criminal Tribunals (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]