Félix Alfaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Alfaro
Felíx Alfaro retrato.jpg
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Deportivo Alavéseko presidente

1929 - 1930
Bizitza
Izen osoa Félix Alfaro Fournier
Jaiotza Gasteiz1895eko otsailaren 2a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1989ko urtarrilaren 23a (93 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Naipes Heraclio Fournier
Jasotako sariak


Félix Alfaro Fournier (Gasteiz, 1895eko otsailaren 2a - ibidem, 1989ko urtarrilaren 23a) arabar enpresaburu eta politikaria izan zen[1].


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Juan Bautista Alfaro eta aitona Heraclio Fournier izan zituen. Heraclio Alfaro bere anaia hegazkinlari eta asmatzailea izan zen eta Tomás margolari, historialari eta Gasteizko alkatea.

Aitona ordezkatu zuen familiako enpresan, Naipes Heraclio Fournierren hain zuzen ere. Espainiako Gerra Zibila hastean, matxinoen alde egin eta Francoren propaganda bultzatu zuen. 1942an Gorteetako prokuradore hautatu zuten Arte Grafikoetako sindikatua ordezkatuz.

Felíx Alfaro en despacho.jpg

Jaioterrian museoak bultzatu zituen: Arabako Fournier Karta Museoa sortzeaz gain, Arabako Arma museoa ere zuzendu zuen. Deportivo Alavés sortzaileetako bat ere izan zen, egun kale bat du jaioterrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]