Heraclio Alfaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heraclio Alfaro
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1893ko irailaren  20a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1962ko abuztuaren  20a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria
Pitcairn PCA-2 autogiroa.

Heraclio Alfaro Fournier (Gasteiz, 1893ko irailaren 20a - ib., 1962ko abuztuaren 10a) arabar ingeniari eta hegazkinlaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Juan Bautista Alfaro eta aitona Heraclio Fournier izan zituen. Félix bere anaia familiaren negozioa jarraitu zuen eta politikaria izan zen.

Gasteizko marianisten ikastetxean ikasi eta Luis Heintz bere irakasleak bultzatuta aeronautikari ekin zion. Frantzian eta Liejan ikasi eta, jadanik 1910ean ACA eta Antoinette hegazkinetan aritu zen Mourmelon-le-Granden. Hurrengo urtean pilotu bilakatu eta 1913an Lakuako Hegazkinlaritza Eskolako irakasle bilakatu zen.

1914ko ekainaren 22an jaioterrian eta 25.000 lagunen aurrean, Espainian inboiz eraikitako lehendabiziko hegazkina, Alfaro I gidatu zuen. Zerbitzu militarrak Espainiako Aire Armadan egin eta 1917 eta 1920 artean Armadarako lau hegazkin diseinatu zituen. Pescara izeneko helikopteroan ere lan egin zuen.

1920 eta 1922 artean eta 1924 eta 1945 artean, Estatu Batuetan bizi zen. Massachusetts Institute of Technologyn ingeniaritza titulua lortu ondoren, National Airwaysrako City of Peoria hegazkina egin zuen. 1928an Juan de la Ciervaren autogiro sartu zuen, Harold Pitcairnekin batera[2]. MITen irakasle, guztira 21 patente Estatu Batuetan eta 6 Kanadan garatu zituen.

Etxera itzuli zen parkinsonen gaixotasunak jota

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]