Félix Anaut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Anaut
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
MugimenduaEspresionismo abstraktua

Felix Anaut (Zaragoza, 1944) Aragoiko artista, margolari, zeramikari eta eskultorea da. Europako herrialde desberdinetan bizi eta lan egin du. Espainiatik kanpoan ezagunagoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anaute pasio handienetariko bat bidaiarena izan da. Horregatik hiri desberdinetan bizi izan da:Madril, Tanger eta Eibissan. Londresko Christies-en buztigintza ikasi zuen, ondoren Londresen bizi izan zen eta, geroago, Belfasten. Beste batzuekin batera Arte Garaikidearen Galeria sortu zuen eta zazpi urtez bertan lan egin zuen. 1989an Aragoira itzuli zen, Villanueva de Jilocan bizitzeko. Baina bidaiek deitzen zioten eta, azkenean, Frantziako hego-mendebaldean lekuratu zen.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere margolaritza abstrazioaren bideak jorratu ditu. Aldi berean, argazki-muntaiak egin ditu. Haren eskulturak, bestetik, antropomorfoak dira.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian behin baino gehiagotan erakutsi ditu bere lanak; esaterako, Euskal doinuak izenburua duen erakusketa Plentzian (2014), Elorrion (2011) eta Bilbon (2011) erakutsi izan da.[1]

Bere obra batzuk, beste toki askoren artean, British Museumen, Gasteizko Vital Kutxa Fundazioan eta Izabako Museoan ikus daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez):Carey Good -Atelier Felix Anaut, Felix Anaut, 2006

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]