Fagazeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fagaceae» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Fagazeo
Quercus ilex rotundifolia.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
Familia Fagaceae
Azpibanaketa

Fagazeoak (Fagaceae) familiak edo pagoaren familiak honako ezaugarri hauek dituzten zuhaitzek osatua da: hosto txandakatuak eta pinatuak, loreak gerbetan, fruituak hur motakoak, batetik zazpira, batzuetan guztiz inguratuta daudela ezkatadun edo arantzadun oskol batean eta beste batzuetan erdizka bakarrik. Familia honetan ezagunena den taldea haritzena da (Quercus generoa); haien fruituari ezkurra deitzen zaio. Haritz gehienen oskolek, kopa baten antzekoak izanik, ez dute inguratzen guztira ezkurrak.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Castanea - Gaztainondoak; zortzi espezie, Asiaren sortalde epeleko iparra, Asiaren hego-sartaldea, Europaren hego-sortaldea, Ipar Amerikaren sortaldea
  • Castanopsis - 125-130 espezie, Hego-sortaldeko Asia
  • Chrysolepis - Golden chinkapin; espezie bi, AEBen sartaldea
  • Colombobalanus - espezie bat C. excelsa, Hego Amerikaren iparraldekoa, sarritan Trigonobalanus generoan sartuta
  • Fagus - Pagoak; 10 espezie, Asiaren sortalde epeleko iparra, Asiaren hego-sartaldea, Europa, Ipar Amerikaren sortaldea
  • Formanodendron - espezie bat F. doichangensis, Asiaren hego-sortaldekoa, sarritan Trigonobalanus generoan sartuta.
  • Lithocarpus - Tanoaks or Stone oaks; 330-340 espezie, danak bat izan ezik Asia epel, bero eta tropikalean hedatuta, bestea (L. densiflorus) Kalifornian eta Oregonen hego-sartaldean.
  • Nothofagus - Hego-pagoak; 35 espezie inguru, Hego Amerikaren hegoa, Zeelanda berria, Australiaren hego-sortaldea, Caledonia berria, Ginea berria
  • Quercus - Haritzak; 500 espezie inguru, oso hedatua Ipar Hemisferioan, Indonesian ekuatorea zeharkatzen dute
  • Trigonobalanus - espezie bat T. verticillata, Asiaren hego-sortalde tropikala (hiru espezie Colombobalanus eta Formanodendron hemen sartzen badira)

Batzuetan Nothofagus generoa beste familia batean sartzen da, Nothofagaceae.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fagazeo Aldatu lotura Wikidatan