Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea
Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea | ||
---|---|---|
Cara al sol | ||
Datuak | ||
Izen ofiziala | Falange Española de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista | |
Izen laburra | FE de las JONS | |
Mota | Espainiako alderdi politikoa | |
Herrialdea | Espainia | |
Ideologia | falangismoa, Espainiar nazionalismoa, Korporatibismoa, faxismoa, Kontserbadurismo soziala, nazional-sindikalismoa, antikomunismoa, Panhispanism (en) , Antikapitalismoa eta antiliberalismoa | |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur eta Third Position (en) | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | José Antonio Primo de Rivera eta Manuel Hedilla | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1934ko otsaila | |
Sortzailea | ||
Ordezkatzen du | Falange Espainola eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak | |
Desagerpena | 1937ko apirilaren 19a |
Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea (gaztelaniaz: Falange Española de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista [FE de las JONS]) Espainiako alderdi politiko faxista eta ultranazionalista izan zen, nazional-sindikalismoa aldarrikatzen zuena. 1933ko urriaren 29an Madrilen José Antonio Primo de Rivera, Julio Ruiz de Alda eta Alfonso García Valdecasasek sortutako Espainiako Falangea eta 1931n Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeak (JONS) batzearen ondorioz sortu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako faxismoaren eraginez sortu zen, eta kapitalismoa eta sozialismoa biak gaitzesten zituen. Hasieran, alderdiak Espainiako Falangea izena besterik ez zuen. 1934ko otsailean, Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeak (JONS) alderdiarekin batu eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea (FE de las JONS) izena hartu zuen, uztarria eta geziak sinbolotzat harturik.
Bere helburuak 26 puntutan laburbildu zituen, eta hauexek zituen ideologiako puntu nagusiak: aberriak inperioa du helburu; itsasoko eta aireko potentzia bihurtzea; gizonaren betiko balioen errespetua; gizabanakoaren ekimena bultzatzea; kapitalismoa eta marxismoa gaitzestea; eta enpresak nazionalizatzeko joera.
Espainiako Falangeak garrantzi handiko rola izan zuen 1936ko matxinadan. Hala, Espainiako Gerra Zibilean 150.000 falangista borrokatu ziren Francisco Francoren gidaritzapean. 1937an, Francok falangistak karlistekin batu zituen indar kolpisten gerra ekimena bateratzeko: Falange Española Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS) sortu zen, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa, diktadura erregimenaren oinarri politikoa. Frankismo garaian, 1939-1975 bitartean, alderdi politiko ofizial bakarra izan zen. Gerra ondoren Falange, ko kide izatea nahitaezko bihurtu zen politikan aurrera egiteko, baina pixkanaka hasierako ideologiatik urrundu zen, batez ere 1940 eta 1950eko hamarkaden ondoren
Espainiako Trantsizio Demokratikoan, Espainiako Falangea banatu eta politikoki desagertu zen. 1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Falange Española de las JONS alderdiak 12.114 boto lortu zituen, hau da, % 0,05a. Hona hemen egun Espainiako Falangearen izaera aldarrikatzen duten alderdiak:
- Falange Española de las JONS (FE de las JONS).
- Falange Auténtica (FA).
- Mesa Nacional Falangista (MNF).
- FE/La Falange (bitan zatitua).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stanley G. Payne, Falange. Historia del fascismo español, SARPE, Madril, 1986. ISBN 84-7291-764-9
- Paul Preston, Las derechas españolas en el siglo XX: autoritarismo, fascismo y golpismo, Sistema, Madril, 1986. ISBN 84-86497-01-9
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.