Fanny Imlay
Fanny Imlay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Le Havre, 1794ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Swansea, 1816ko urriaren 9a (22 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: intoxikazioa |
Familia | |
Aita | Gilbert Imlay |
Ama | Mary Wollstonecraft |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak |
Frances Fanny Imlay (legez Fanny Wollstonecraft; Fanny Godwin izenez ere ezaguna; 1794ko maiatzaren 14a - 1816ko urriaren 9a) Mary Wollstonecraft feminista britainiarraren eta Gilbert Imlay estatubatuar abenturazale, espekulatzaile eta merkatariaren alaba ez-legitimoa izan zen.
Mary Wollstonecraft eta Gilbert Imlay elkarrekin zoriontsu bizi izan ziren tarte batez, Fanny jaio aurretik eta ondoren, Frantzia iraultzailean, herrialde nahasia utzi eta Ingalaterrara joan baino lehen. Londresen zirela Imlayk Wollstonecraft baztertu zuen. Haien harremana berpiztu nahian, Wollstonecraft Imlayren Eskandinaviako negozioetan sartu zen, urtebeteko Fannyrekin bidaiatuz, baina harremana ez zen inoiz berriro piztu. Geroago, Wollstonecraft maitemindu eta William Godwin filosofoarekin ezkondu zen, eta harekin beste alaba bat izan zuen, Mary, baina Wollstonecraft erditzearen ondorioz hil zen 1797an[1]. Godwin hiru urteko Fanny Godwinekin eta Mary Wollstonecraft Godwin (Mary Shelley) jaioberriarekin geratu zen, etorkizuneko Frankensteinen egilea.
Lau urte geroago, Godwin bere bizilaguna zen Mary Jane Clairmontekin ezkondu zen. Godwin andre berriak bere alaba Claire Clairmont maitasunez eta begirunez tratatu zuen, Fanny eta Mary alabaordeekin inoiz izan ez zuen arreta. Tratamendu-desberdintasun horiek Godwinen etxea gero eta leku deserosoagoa bihurtu zuten bizitzeko, tirabirak eta zorra areagotuz. Orduan, Mary eta Claire nerabeek Europako kontinentera ihes egin zuten Percy Bysshe Shelley poeta erromantikoarekin, Maryren bikotekide erromantikoa, 1814an. Bere aldetik, Fannyk ezin izan zuen bere gain eroritako pisua jasan, are gutxiago bere aitaorde Godwinen haserrea. Bere familiatik isolatu eta gero eta bakartiago bihurtu zen. 1816an, 22 urte zituela, bere buruaz beste egin zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Todd, 450-456.
- ↑ Amores secretos. La historia de Fanny Imlay y los Godwin Estrella Cardona Gamio, Volumen 4, La especulación sobre un enigma, Mary Shelley.