Fate (aldizkaria)
Fate (aldizkaria) | |
---|---|
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | ingeles |
Historia | |
Sortzailea | Raymond Arthur Palmer (en) |
fatemag.com |
Fate (euskaraz: «Patua») Ameriketako Estatu Batuetako fenomeno paranormalei buruzko aldizkaria. 1948an Raymond A. Palmerek —Amazing Storiesen argitaratzailea— eta Curtis Fullerek plazaratu zuten.
2009ko uztailean inprimatutako argitalpena bertan behera utzi ondoren, webgune berri bat argitaratu zuen 2010eko urtarrilean, adituek eta ikertzaileek paranormalaren inguruan idatzitako albiste, artikulu eta blogekin.
Gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkaria sortzeko garaian mundu mailako erreferente izango zen naturaz gaindiko gaiei buruzkoa hedabide izatea zen. Aldizkari honetan espezialistek plazaratutako oso gai desberdinei buruzko lanak argitaratu dira: mamuak, arkeologia, telepatia, hil ondorengo bizitza, kriptozoologia, medikuntza alternatibo, ametsak, e.a.[1]
Fate publiko orokor bati zuzenduta dagoen arren, eta paranormalari buruzko pasadizo pertsonalak nabarmentzeko joera duen arren, Jerome Clark idazle estatubatuar eta ohiko kolaboratzaileak adierazi zuen aldizkariak ikerketa eta datu ugari zabaldu dituela.[2] Dena dela, eszeptizismoa sustatzen duten zalantzazko adierazpenak ere jaso egin ditu, hala nola Atlantidarekin,[3] Bermudako Hirukiarekin[4] edo Amityvilleko etxe-sorginduarekin lotutako esperientziak.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Steiger, Brad (1976). Psychic City: Chicago. Garden City, NY: Doubleday & Company, Inc.[1]
- ↑ Clark, Jerome (2005). «Among the Anomalies». Journal of Scientific Exploration 19 (4).
- ↑ Henry, David. «No room for Atlantis». Fate: 32-38, 1975eko azaroan.
- ↑ Kusche, Larry. «The Bermuda Triangle and other hoaxes». Fate: 48-56, 1975eko urrian.
- ↑ Moran, Rick; Jordan, Peter. «The Amityville Horror hoax». Fate: 43-47, 1978ko maiatzan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Fate aldizkariaren webgune ofiziala.