Feliciana Setoain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feliciana Setoain
Bizitza
JaiotzaLuzaide1912ko martxoaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZuraide2008ko urtarrilaren 30a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikaria eta musikagilea

Feliciana Setoain Arostegi (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1912ko martxoaren 19a- Zuraide, Lapurdi, 2008ko urtarrilaren 30a) idazle , musikari eta musikologo nafarra izan zen. Piano irakaslea, euskal musika herrikoiaren bilduma egin zuen; Luzaide eta Vianako Printzearen gehigarri euskerikoaren kolaboratzailea izan zen.[1][2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feli Setoain Luzaideko Bitorianorenekoa etxaldean jaio zen, eta lehendabiziko ikasketak sorterrian eta Hondarribian egin zituen. Geroago, Uztaritzera joan zen ikasketak bukatzera, eta bertan aritu zen irakasle urte batzuetan.

Kargu altuko mugazain batekin ezkondu zen, eta Madrilera joan ziren bizitzera, Han, piano-irakasle jardun zuen alargun geratu zen arte. Orduan, Luzaidera itzuli zen, eta ahizparekin eman zituen bizitzako azken urteak.[4] 1969an Japonera bidaiatu zuen.[2]

Musikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Setoain musikaria zen, eta euskal musika herrikoia biltzeari ekin zion. Zenbait bildumatan utzi zuen hori jasota, baina horiek aurkitzeko lanetan ari dira zenbait ikerlari oraindik.[4]

Idazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ean hasi zen Luzaide aldizkarian argitaratzen eta Vianako Printzea Erakundeak Iruñean argitaratzen zuen euskarazko gehigarrian ere idatzi zuen gero. [5] Mozkor kondu (1968) ipuina idatzi zuen.[6][7]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa. [8][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Setoain Arostegui, Feliciana - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  2. a b Bidador, Joxemiel.Bi Emakume Idazle Nafar: Feli Setoain Eta Luzia Goñi.1998-08-14. Egunkaria (Nafarkaria). 2020ko apirilaren 10ean ikusia.
  3. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bi Emakume Idazle Nafar: Feli Setoain Eta Luzia Goñi [Bertsoa / Joxemiel Bidador - Bertso - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  4. a b (Gaztelaniaz) Una exposición homenajea en Condestable a 14 mujeres que han trabajado a favor del euskera durante el siglo XX -. 2019-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  5. PRiNCIPE DE VIANA aldizkaria. Bigarren Urtea • Iruñea. í967ko apirila.
  6. Breve historia feminista de la literatura española (en lengua catalana, gallega y vasca). (1a 7. argitaraldia) Anthropos 2000 ISBN 84-7658-577-2. PMC 44727192. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  7. (Gaztelaniaz) Dupláa, Christina; Zavala, Iris M.. (1993). Breve historia feminista de la literatura española (en lengua castellana). Anthropos Editorial ISBN 978-84-7658-577-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  8. «Hiru bertsolarik gidatuko dute bisitaldia ‘Hemen baditun 14’ erakusketan barrena - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  9. Juanikorena, Ainhoa. (2019). «Euskara itzal-petik plazara» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]