Fernando Morán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fernando Morán
Europarlamentaria


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Madrilgo zinegotzia

Bizitza
Jaiotza Avilés1926ko martxoaren 25a (91 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa London School of Economics
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta idazlea
Lantokia(k) EstrasburgoBrusela eta Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Popular Socialist Party
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Fernando Morán López (Avilés, Asturias, Espainia, 1926ko martxoaren 25a -) espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita hamar urtez, diplomatiko gisa lan egin zuen, eta garrantzizko zereginak bete zituen Francisco Francoren eta Felipe Gonzálezen gobernuentzat. Espainiako Alderdi Sozialistako kide izanik, Kanpo Arazoetako ministro izan da, eta enbaxadore NBEn.

Politika, gizartea eta literaturari buruzko saiakerak idatzi ditu, eta, horretaz gainera, zenbait eleberri ere bai, hala nola También se muere el mar (1958) eta El Profeta (1961). 1964an, ipuin-bilduma bat idatzi zuen: Joe Giménez, promotor de ideas (1964). Saiakera- eta oroitzapen-liburuak ere argitaratu ditu: La destrucción del lenguaje (1981), España en su sitio (1990), Los tiempos muertos y otras anotaciones (1990) eta Bloc de notas: análisis, esperanzas y nostalgias (1995). 1997aren bukaeran, El día en que... ipuin-liburua argitaratu zuen, zeinetan izugarrizko fikzioak asmatzen baititu, bere karrera politikoko gertaerak oinarri hartuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]