Fernando Álvarez de Toledo
Fernando Álvarez de Toledo y Pimentel (Piedrahíta, 1507ko urriaren 29a-Lisboa, 1582ko abenduaren 11), hirugarren Albako duke, Coriako markes, Salvaterrako konde eta Piedrahíta eta Valdecornejako jauna izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos I.a eta Filipe II.aren begikoa, bere Estatu Batzarretan parte hartu zuen. Milango dukerria (1555-56), Napoliko Erresuma (1556-8), Herbehereak (1567-73) eta Portugalgo Erresuma (1580-82) gobernatu zituen. Filipe II.ak Elisabet Valoiskoa ezkondu zuenean, erregea ordezkatu zuen.
Bere garaietako jeneralik bikainetako batentzat jota, Tunisiako konkistan eta Mühlberg, Jemmingen eta Alcantarako guduetan nabarmendu zen. Herbehereetan gupidagabea izen zen Laurogei Urteko Gerraren hasieran. Bere azken urteetan Portugal konkistatu zuen Filipe II.arentzat[2].
Garcilaso de la Vega poeta laguna eta militarkidea izan zuen. Espainiar elezahar beltzaren pertsonai nagusienetariko bat izan zen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orduko Fernando izeneko sasikume bat izan bazuen ere, 1527an bere lehengusina María Enríquez de Toledo y Guzmánekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fernández Álvarez, Manuel (2007). El duque de hierro: Fernando Álvarez de Toledo, III de Alba. Madril: Espasa Calpé. ISBN 978-84-670-2625-2.
- ↑ Kamen, Henry (2004/2007). El gran duque de Alba. Madril: La Esfera de los Libros. ISBN 978-84-9734-220-9.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Álvarez de Toledo |
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |