Luis de Requesens y Zúñiga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis de Requesens y Zúñiga
Luis de Requesens y Zúñiga (Museo del Prado).jpg
Espainiako enbaxadorea Egoitza Santuan

Bizitza
Izen osoa Luis de Requesens y Zúñiga, Lluís de Requesens i Zúñiga
Jaiotza Molins de Rei eta Bartzelona1528ko abuztuaren 25a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Brusela1576ko martxoaren 5a (47 urte)
Familia
Aita Juan de Zúñiga Avellaneda y Velasco
Ama Estefania de Requesens i Roís de Liori
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta gudaria
Lantokia(k) Bartzelona
Zerbitzu militarra
Adar militarra Tertzio
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Battle of Modon Itzuli

Luis de Requesens y Zúñiga[1] (katalanez: Lluís de Requesens i Zúñiga; Molins de Rei, Espainia, 1528ko abuztuaren 25a - Brusela, 1576ko martxoaren 5a) diplomatikoa eta politikaria izan zen.

Filipe II.a Espainiakoaren aholkularia zen Kataluniako arazoetarako eta Erromako enbaxadore izendatu zuten 1561. urtean Pio V.aren eta erregearen artean, Carranza artzapezpikuaren aurkako auzia zela eta sortutako eztabaida konpontzearren. Joan Austriakoaren aholkulari egin zen eta musulmanen aurka borrokatu zen Granadan (1559) eta Lepanton (1571). 1571. urtean Milango gobernari izendatu zuten.

1573. urterik aurrera Albako dukearen ondorengo izan zen Herbehereetan, haren karguan. Politika moderatua egin zuen, amnistia eskaini zuen guztientzat (1574) eta salmenten gaineko zergak kendu zituen. Bere gudarosteak huts egin zuen Leidengo eta Middelburgeko setioetan, baina Mooken garaile irten zen Luis Nassau buru zuten alemaniar mertzenarioen aurkako gerran. Anberesen zeuden espainiar osteen matxinadari egin behar izan zion aurre baina politika bakezale horrek huts egin zuen.

1892. urtean argitaratu zen haren Correspondencia politica (Gutun politikoak) obra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis de Requesens y Zúñiga Aldatu lotura Wikidatan