Edukira joan

Fleadh Cheoil

Wikipedia, Entziklopedia askea
2008ko Fleadh Cheoil jaialdiaren hasierako ekitaldia, Tullamore, Offaly konderria.

Fleadh Cheoil (irlanderaz An Fhleadh Cheoil, euskaraz "Musika Jaialdia"), urtero Comhaltas Ceoltóirí Éireann (CCÉ) erakundeak burutzen duen Irlandako musika herrikoiaren lehiaketa da. Jaialdiak 9 egun irauten ditu.

Jaialdian hainbat lehiaketa daude, maila ezberdinetan sailkatuak. Irlandan probintzia eta konderri mailakoak, eta Irlandar diasporan ere bai, bereziki Ingalaterra, AEB eta Kanadan. Lehiaketa hauetako irabazleak Irlanda Osoko lehiaketa nagusietarako sailkatzen dira.

Lehiaketak musika tresna eta irlandar dantzen araberakoak dira, eta adinaren arabera mailakatuak daude: 12, 12–15, 15–18, eta 18tik gorakoak (senior).

1951n lehen Jaialdi Nazionala Mullingar udalerrian ospatu zen, honela urtez-urte Jaialdi Nazionala edo Jaialdi Nagusia Irlandako udalerri ezberdinetan ospatu ohi da, jende ugari bilduz.

2017ko ekitaldia Clare konderriko Ennis udalerrian ospatu zen Jaialdi Nagusiko 9 egunetan zehar, abuztuaren 14etik 22ra 450.000 lagun bildu ziren. Egun jendetsuena larunbata izan zen, 100.000 lagun ingururekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]