Edukira joan

Floridablancako kondea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Floridablancako kondea


presidentea

1788ko azaroa - 1792ko azaroaren 22a
Pedro Téllez-Girón, 9th Duke of Osuna (en) Itzuli - Manuel Godoy

Estatu-idazkari

1777ko otsailaren 19a - 1792ko otsailaren 28a
Jerónimo Grimaldi, 1st Duke of Grimaldi (en) Itzuli - Pedro Pablo Abarca de Bolea

Espainiako enbaxadorea Egoitza Santuan

1772 - 1777ko otsailaren 19a - Jerónimo Grimaldi, 1st Duke of Grimaldi (en) Itzuli, Q66817717 Itzuli
1. Floridablancako kondea

Bizitza
JaiotzaMurtzia, 1728ko urriaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla, 1808ko abenduaren 30a (80 urte)
Familia
AitaNN Moñino
AmaNN Redondo
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaJurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Bartzelonako Zientzia eta Arteen Errege Akademia
Izengoitia(k)Antonio José Dorre

José Moñino y Redondo, Floridablancako kondea (Murtzia, 1728ko urriaren 21a - Sevilla, 1808ko abenduaren 30a), espainiar politikaria izan zen.

1772an Espainiako enbaxadorea Erroman izendatu zuten. Han Klemente XIV.a aita santuak Jesusen Lagundia desegin zezan ahalegindu zen[1]. Esker onez, Karlos III.ak handiki titulua eman eta 1777an estatu-idazkari izendatu zuen. Espainiako administrazioa aldatu zuten eraberritze handiak eragin zituen: herri-administrazioko antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; Menorca eta Florida eskuratzea, Sacramento, Fernando Poo eta Annobon Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Kabinetea eta San Fernando Bankua sortzea.

1792an, Karlos IV.ak bere karguetatik kendu ostean, denbora labur batez Iruñeko zitadelan preso egon zen. Ondoren, politikatik urrun, Murtzian bizi izan zen, 1808an Napoleonen erasoa hasi zen arte. Orduan, erasotzailearen kontra borrokatzeko sortutako Batzar Zentralaren lehendakari hautatu zuten. Urte horretan bertan Sevillan hil zen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Conde de Floridablanca Biografiasyvidas.com
  2. Floridablanca, conde de. José Moñino Artehistoria.jcyl.es

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]