Pedro Pablo Abarca de Bolea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Pablo Abarca de Bolea
Pedro Pablo Abarca de Bolea, Count of Aranda.jpg
Espainiako enbaxadorea Frantzian


Espainiako enbaxadorea Portugalen


enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Castillo del conde de Aranda Itzuli1719ko abuztuaren 1a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Q54957515 Itzuli1798ko urtarrilaren 9a (78 urte)
Hobiratze lekua San Juan de la Peña nobleen panteoia
Familia
Aita Buenaventura Pedro Abarca de Bolea Ximénez de Urrea y Bermúdez de Castro
Leinua Ximénez de Urréa Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Austriako Ondorengotza Gerra

Pedro Pablo Abarca de Bolea y Jiménez de Urrea (Siétamo, Huesca, 1719ko abuztuaren 1aÉpila, Zaragoza, 1798ko urtarrilaren 9a), X. Arandako kondea, espainiar noble, militar eta estatu-politikaria izan zen. Espainiako erreforma eta ilustrazio zale sutsuenetakoa izan zen bere garaian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boloniako apaizgaitegian hasi zituen ikasketak, baina 18 urte zituelarik Parmako Eskola Militarrean sartu zen. Austriako Ondorengotza Gerran parte hartu zuen. Ondoren, armadatik irten eta Parisen bizi izan zen. Han entziklopedistak (Diderot, Voltaire eta D´Alembert) ezagutu zituen[1].

1755ean Fernando VI.ak Espainiako enbaxadore Portugalen izendatu zuen. 1766an, Esquilacheren aurkako matxinadaren ondoren, Karlos III.ak Gaztelako Kontseiluko lehendakari izendatu zuen. 1767an jesuitak egotzi zituen Espainiatik, erregearen aurka aritzen zirela leporaturik[2]. Floridablancako kondearekin etsaitu zen eta 1773an kargua utzi behar izan zuen[1]. 1773-1787 bitartean Parisko enbaxadorea izan zen.

1792ko otsailean Karlos IV.ak Estatu Idazkari izendatu zuen. Frantziako Iraultzaren aldeko ideiengatik, hilabete gutxiren buruan kargugabetu zuten eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin. Manuel Godoyren aurkakoa izaki, atxilotu eta Jaenera erbesteratu zuten, Inkisizioak bere aurkako epairik eman ez bazuen ere. Barkatua izan ostean, politika utzi eta Epilara erretiratu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Pablo Abarca de Bolea Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c Aranda, conde de. Pedro Pablo Abarca de Bolea Ximénez Artehistoria.jcyl.es
  2. Conde de Aranda Biografiasyvidas.com