Forfar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Forfar
Baile Fharfair
Farfar
 Eskozia
Forfar East and Old Parish Church.JPG
Administrazioa
EstatuaQ145
HerrialdeaQ22
Scottish regionQ633294
Scottish council areaQ202177
Posta kodea DD8
Geografia
Koordenatuak 56° 38′ 35″ N, 2° 53′ 24″ W / 56.6431°N,2.89°W / 56.6431; -2.89Koordenatuak: 56° 38′ 35″ N, 2° 53′ 24″ W / 56.6431°N,2.89°W / 56.6431; -2.89
Mugakideak Dundee
Demografia
Biztanleria 14.230 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01307
Ordu eremua UTC±00:00

Forfar (Eskoziako gaeleraz: Baile Fharfair, eskozieraz: Farfar), Angus eskualdeko hiruburua da, 2011an 14.048 biztanle zituena. Eskualdeko herri handiena ordea Arbroath da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angus eskualdearen edialdean kokaturik dago, Strathmore haranean (Eskoziako gaeleraz: An Srath Mòr), Grampianak eta Sidlaw mendien artean. Glasgow eta Aberdeen elkartzen dituen trenbidea pasatzen da bertatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruzagi piktoak Forfarreko aintziraren ertzean zegoen gaztelu batean elkartu ziren erromatarrak beren lurretatik botatzeko hauek 50.000-60.000 soldadu biltzen zituen kanpalekua gaur egungo Forfarretik bost kilometro iparraldera ezarri zutenean. K.o. I eta IV mendeetan ugariak izan ziren erromatarren eta piktoen arteko borrokak inguru hauetan.

XIII mendean lehendabiziko Eskoziako independentzia gerran ingelesek Forfarreko gaztelua hartu zuten baina Philipek, Plataneko Foresterrak, Roberto I.a Eskoziakoarentzako berreskuratu zuen, hainbat lagunekin hormetatik igo eta soldadu ingelesak sorpresaz hartu eta denak hil ondoren.

XVIII mendean ehungintzari loturiko industria ezarri zen Forfarren. William and John Don & Co konpainia ezarri zen bertan. Hasieran Forfarren egindako lihoa ekoizten zuen baina Dundeera zabaldu zen 1865ean. XX mendean jarduera honek behea jo zuen eta langabezia tasa handiak agertu ziren.

Gaur egun jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta turismoa dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]